Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Ekainaren 04a

EHZren bilkura publikoa - Euskarazko solasaldia - “Urban trail”

EHZren%20bilkura%20publikoa%20-%20Euskarazko%20solasaldia%20-%20Urban%20trail

EHZren bilkura publikoa Donapaleun

EHZk bere 30. festibala Arberatze-Zilhekoan antolatzen du ekainaren 26tik 28ra. Aitzinetik erran zuen bezala, festibalaren 30 urtetako ibilbidea biltzen duen liburua ateratzen du ekain hastapen huntan. Liburuaren aurkezpena ostegun huntan, ekainaren 4an, eginen du Donapaleuko Bideak gunean, arrastirian (19:30).

Lekukotasun eta elkarrizketaz antolatua da gaualdia eta ondotik pintxo batzu proposatuak izanen dira.

Denbora berean, aurtengo programazioaren berriak emanen dituzte eta lan txandetarako deiak ere luzatuko. Lehen hitzordua, ekainaren 13an, ibiakoitz egun osoan antolatua den xintxuketa auzolana izanen da. Hitzordua Arberatzeko plazan emana da kaferako (9:00).

Euskarazko solasaldia

Liburuak elkarteak antolaturik, euskarazko solasaldia ibiakoitz huntan iraganen da, ekainaren 6an, Amikuzeko mediatekan (10:00).Huna besteak beste jorratzen ahalko diren gaiak: lehen bestak han eta hemen, Iparraldeko pilota batzordeko txapelketa eta mintzaldia DMLA aipatzeko. Hitzordua Bideak-en ekainaren 3an.

Joan gostuan, harrera onena egina izanen zaizue.

“Urban trail” Donapaleun

Urte guziz, Amikuzeko ikastolak antolatzen duen lasterkaldiari itxura berria eman nahi dio aurten. Huna nola aurkezten duen ideia hori: “3.000 biztanle pasatzen direnean, agian urbanitatez mintzatzen ahal gira baserri mundu huntan (27 herri izan behar 10.000 jendetara heltzeko!). Hasteko Amikuzeko ikastolak jauzia egin du eta aitzineko urteetan antolatzen zuen lasterketari larru berritzea eman dio, eta ber punpean, erran bezala, Donapaleuri!”.

Aurtengo lasterketa denak hiri barnean iraganen dira eta ekainaren 6an (17:00) abiatuko dira Airetik gelatik. Han eginen dira abiatze, heltze eta animazio guziak.

Lasterketak hauek izanen dira: 10km bakarrik, 5km biek aldizkatuz, eta haurren lasterketa. Sari ederrak izanen dira irabazteko, horietan lehena, Iratiko etxoletan egonaldia.

Sari ematea (19:00) begiztatua da, eta handik aitzina pesta irekia: Mutturfinen burgerrak jangai izanen dira Koxegi taldearen musika biziak lagun!

Hurbil Urban trailera!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016