Herriz Herri - Zuraide (L) | 2026ko Ekainaren 04a
Denen Jokoak, ekainaren 7an, herriko plazan
Urteko hitzordua bilakatu zauku orain Bihotz sakratua eskolak antolatzen duena: Zuraideko auzoak lehiatuko dira zernahi jokoren inguruan, 2 urtetik 110 urtetarainoko belaunaldi guziei gomita luzatua zaie.
Izanen da bai umore, baita jan eta edatekoa ere!
Gure aldetik hasteko, herriaren bihotzean, Xurxurieta eta Apumai auzoan bizi girenak prest gira, tixerta berri-berriarekin, “kemen eta ohore” lemaz apaindurik.
Hori frogatu beharko dugu igande huntan espanturik gabe!
Zuraidarrak, zatozte memento goxo baten gozatzera!





