Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Ekainaren 04a
Film proiekzioa
Ekainaren 7an (19:00), “Maspalomas” filma emanen da Les Variétés zineman, ondotik José Mari Goenaga egilearekin topaketa. José Mari Goenagak eta Aitor Arregik zuzendurik, “Maspalomas” filmak Vicente izeneko 76 urteko gizon baten istorioa kontatzen du. Hogeita bost urtez askatasunean bizi izan da Kanarietan, baina istripu baten ondorioz Euskal Herrira itzuli eta zahar etxe batean sartzera behartua izanen da; han, berriz ere bere nortasuna gordetzera behartua sentituko da. Filmak zahartzaroa, identitatea eta askatasun pertsonala hunkiberatasun handiz lantzen ditu (adineko homosexualitateari). Filma euskaraz emanen da, frantsesezko azpitituluekin.





