Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Ekainaren 04a

Heriotze - Iturritik - Artzainen lasterketa - Konferentzia

Artzainen lasterkaldia
Artzainen%20lasterkaldia

Heriotze

Sortzez Gironde eskualdeko Rauzan herrikoa, Roland Bouty zendu da 91 urtetan. “Ganga” eta “Pokoine”-ko bidean zuen Baigorriko egoitza, “Gure urtxotegia” izenarekin. Bisitak Baigorriko hil etxean egin dira eta bere sorterritik hurbil ehortzi dute joan den ortziralean.

Iturritik

Elkarteak zikin eta hondarkin bilketa ekainaren 7an (igandez) segituko du Errobi errekan eta bazterretan. Borondate on guziak gomit dira. Hitzordua Aldudeko plazan emana da (10:00). Beti bezala, sekulan aro txarra balitz, ondoko igandera gibelatua laike.

Artzainen lasterketa

Ekainaren 7an iragaitekoa da, igandez. Bi lasterkaldi: nagusiak 23,6km egiten ditu 1.350 metroko desnibelarekin (400 parte hartzaile, abiatzea 9:00) eta besteak 15km, 940m desnibel (200 parte hartzaile, abiatzea 9:30).

Bada ere 15 kilometroko ibilaldi bat bestalde, zoingehiagoketarik kanpo, mendiaz gozatu nahi dutenentzat (abiatzea 7:00 eta 8:00ak artean). Euro bat hartuko da lasterkari bakotxak ordaintzen duenetik, jendeak mendiko sokorrietara formatzen dituen “Sokorritzaileak” elkartearen alde.

Konferentzia

Ekainaren 5ean, ortziralez, Unibertsitate herrikoiak antolaturik, Pablo Marticorena arkeologoak mintzaldia eginen du Bil Etxean, “Prehistoire du luxe et du capitalisme” izenburuarekin (19:00). Gero jateko eta edateko (20:00) eta ondotik “Sans filtre” filma (21:00). Obra hunek “urrezko palma” eskuratu zuen Cannes-eko zine festibalean 2022an.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016