Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2026ko Ekainaren 04a

Kantu bazkaria Etxamendi-Larralderen omenez


Zabalikek jakinarazten dauku Etxamendi kantatuz ohoratzeko gomita badugula ekainaren 13an, ibiakoitz eguerdiz Ezpeletenia ostatuan, Larzabalen.

Bazkaria 26€-tan da eta izen emaiteak zenbaki huntara egin behar dira: 06-37-13-17-47 (SMS-ez ahal bada).

Etxamendik, beste gauza anitzen artetik 100 bat kantu ondu ditu bere ibilbidean. Belaunaldi osoek kantatu dituzte denen ezagunak egin direnak, eta badira gure artean dozenaka dazkiten afizionatuak. Parada ona elkartzeko eta kantu eder horien emaiteko.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016