Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Ekainaren 04a

Eskubaloia

Hamabortz urtez petikoak finalean
Hamabortz%20urtez%20petikoak%20finalean

Gizonetan, nazional 3ko azken partidan, irisartarrek irabazi dute Ortesen, 37-34. Multxoko lehenak dira, eta nazional 2an ariko dira heldu den sasoinean.

Departamenduko itzulerako finalerdien kondu, hamabortz urtez petikoek irabazi diote Gan-eri, 37-29. Finalean dira.

Nesketan, hiru talde badira, departamenduko itzulerako finalerdien kondu, bigarren taldeak galdu du Barzun-en, 21-36.

Hemezortzi urtez petiko bigarren taldeak irabazi dio Villeneuve de Marsan-i, 32-14. Finalean dira.

Hamahiru urtez petikoek galdu dute Gan-en, 28-38.

Kanbo/Irisarriko hemezortzi urtez petiko lehen taldeak jokatu du Urruñan kalifikazionea, Région Eliten jokatzeko heldu den sasoinean. 3 partida jokatu behar ziren, lau taldetarik lehen biak kalifikatuak ziren: Urruña, Lescar, Nafarroa eta Kanbo/Irisarri. Gureak lehen ateratu dira, 3 partidak irabaziz, bigarren Nafarroa.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016