Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 04a

Loiuko kalapiten ondotik

M.V.

Loiuko aireportuan ertzaintzak Global Sumud Flotillako kideak erasotzen
Loiuko%20aireportuan%20ertzaintzak%20Global%20Sumud%20Flotillako%20kideak%20erasotzen

Bingen Zupiriaren adierazpenak - Maiatzaren 23an Loiuko aireportuan ertzaintzarekin gertatu ziren kalapitei ihardukitzeko, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarreko batzordean, maiatzaren 26an. Oroit maiatzaren 23an heldu zirela Bilbora Global Sumud Flotilla ekimeneko kideak, Israelek kanporatu ondoan.

Hasteko, sailburuak onartu du Ertzaintzaren jokabidea “ez zela gertatu behar” eta barkamena galdegin du aireportuan sortu ziren kalapitengatik. Halaber, berretsi du Eusko Jaurlaritzak gaitzesten duela Israelek palestinar herriaren kontra daraman “genozidioa”, gehitu du Global Sumud Flotillako kideen aldarrikapenak errespetatzen dituela. Haatik, ertzainen egitateak justifikatu ditu, erran baitu kalapitak agenteen kontrako erasoen ondorio izan zirela. Gainera, tirabirak eragin zituztenak ETArekin eta “ezker muturreko” taldeekin lotu ditu.

Zupiriaren arabera, ertzainak aireportura joan ziren AENAren dei bat ukan baitzuten, Bilbon ospatu beharra zen nazioarteko errugbi finaleko bidaiariek arazo zenbait bazituztela seinalatzeko. Aldiz, ez zekiten flotillako kideei ongietorria egiteko elkarretaratzea izanen zela, eta 40 lagun baino gehiago bilduak ziren, aireportuko iritsiera-gunean. Hori ikusiz, agenteek flotillako kideei ongietorria egitera joanak zirenekin harrera egiteko gune zehatz bat adostu omen zuten. Baina sailburuak baieztatu du han bilduak ziren batzuek ez zituztela ertzainen aginduak bete, eta ekintzaileak heltzean egoera nahasi zela. Dena den, sailburuak erran du Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Buruzagitzak ikerketa abiatu duela indarraren erabilpena kasu horietako ezarria den protokoloaren araberakoa izan ote zen argitzeko.

Oposizioko taldeen ikusmoldea - Segurtasun sailburuaren argibideek ez dituzte oposizioko taldeak soseguz bete eta bere mintzaldia “justifika ezina dena justifikatzeko” baliatzea leporatu diote. EH Bilduk eskatu dio neurriak hartu eta aldaketak egin ditzala horrelakorik gehiago ez gertatzeko. Lehen neurri gisa, istiluak sortu zituzten agenteak berehala kargutik kentzea eta polizia ereduaren eztabaidari lotzea galdegin dio.

Sumarrek, bere aldetik, adierazi du berehalako neurririk ez bada hartzen, sailburuaren dimisioagaldegiteaz beste aterabiderik ez duela ikusten.

Alderdi Popularrarentzat, berriz, Zupiriaren azalpenak egokiak izan dira zer gertatu den argitzeko, eta Ainhoa Domaika legebiltzarkideak eskerrak eman dizkio horrengatik. PS-EEk ere onartu ditu sailburuaren argibideak. Hala ere, “zarata gutxiago eta ikerketa gehiago” galdegin ditu Miren Gallastegi legebiltzarkide sozialistak.

Euskal Herriko Global Sumuden erantzuna - Euskal Herriko Global Sumudek onartezina kausitzen du Loiuko aireportuko tirabirak herritarrei leporatzea. Erakunde honen arabera, tentsioa ertzainak han izateak eta haien jarrerak sortu zuten: “Ertzaintza da gure kideen kontrako eraso bortitz, neurrigabe eta nahita egindakoaren erantzule bakarra”. Global Sumudek bi galde egin ditu: Zupiriak berehala dimisioa ematea eta Eusko Jaurlaritzak Israelekin dituen harreman eta kontratu guziak ezeztatzea.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/06/04

Pizkunderako Erronka 2036

M.V.

Euskalgintzaren Kontseiluak pizkunde bat eragin nahi du euskara larrialditik indarraldirako bidean ezartzeko xedez. Horretarako, Pizkunderako Erronka 2036 txostena aurkeztu du maiatzaren 28an, Andoainen. Dokumentu horretan heldu diren hamar urteetarako desafioa zehazten du: euskalduntze erritmoa akuilatzea, 2036rako 300.000 euskaldun oso gehiago erdiesteko (oraingo kopuruaren bikoitza). Erabilerari dagokionez, aldiz, %20ko heina gainditzea du helburu. Txosten hau egiteko, nazioarteko zenbait esperientzia hartu dituzte adibide gisa: Galeskoa, Kataluniakoa eta Galiziakoa, bereziki.

Kontseiluaren egitasmoaren oinarri nagusietako bat euskararen ezagutza hedatzea da. Lehenik, oraingo egoera zehaztu dute: Euskal Herrian 15.000 euskaldun oso lortzen dira urtean: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.106, Nafarroan 1.490 eta Ipar Euskal Herrian 441. Zenbaki horiek bikoiztea da Pizkunderako Erronka 2036 planaren xedea.

Baina ezagutzaz gain,...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/04

Meliton Manzanasen dekorazioak, medailak eta ohoreak kenduak

M.V.

Joan den ostiralean Irungo Udaletxean iragan den Osoko Bilkuran, Meliton Manzanasek dituen dekorazio, medaila eta ohore guziak baliogabetzeko eskaera aurkeztu du Egiari Zor Fundazioak. Galdea onartua izan da PSEren, EAJren, EH Bilduren eta Podemosen baiezkoari esker. PPk kontra bozkatu du.

Honela, Poliziaren Merituaren Ordenaren Gurutze Handia eta Terrorismoaren Biktimen Aitortzarako Gurutze Handia kenduak izanen zaizkio Manzanasi.

Pilar Garaialde Egiari Zorreko eledunak aurkeztu du mozioa. Oroitarazi du Manzanas Gipuzkoako Brigada Politiko Sozialeko burua izan zela diktadura frankista denboran, eta euskal herritarrak torturatu zituela. Honela deskribatu du Garaialdek Meliton Manzanasen ibilbide poliziala: “Askatasun demokratikoen defendatzaileen, sindikalisten eta erregimenaren aurkakoen aurkako tortura, legez kanpoko atxiloketa eta giza eskubideen urraketa larrien praktika sistematikoa barne hartu zuen”. Oroitaraz dezagun Meliton Manzanas ETAk tiroz hil zuela...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/04

Euskal Herriko mapa ez da UPNren gustukoa

M.V.

Bilboko Athletic futbol taldearen atorra berrietan Euskal Herriko mapa eta ikurrina ageri dira eta hori ez zaio batere gustatu Union del Pueblo Navarro (UPN) alderdiari, ez baitu onartzen Nafarroa ere mapa horretan agertzea. Horregatik, salaketa aurkeztu du Espainiako Futbol Federazioan.

Cristina Ibarrola UPNren presidenteak adierazi du atorran ageri den irudiak “Nafarroaren errealitate juridiko-administratibo eta instituzionalari kalte egiten” diola. Alabaina, Ibarrolaren ustez, Euskal Herria “juridikoki existitzen ez den lurralde erakundea” da. Halaber, oroitarazi du Federazioaren araudiak debekatzen duela kutsu politikoa duten logo eta mezuak erabiltzea.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/06/04

EHNE-Nafarroaren VIII. Kongresua

M.V.

EHNE-Nafarroa laborarien sindikatu abertzaleak maiatzaren 30ean ospatu du VIII. Kongresua, “5.000 baietz” lelopean. Sindikatuak familia-ustiategietan oinarritzen den eredua aldarrikatu du. Halaber, gero eta lur eta ekoizpen gehiago enpresa talde handien esku gelditzen ari direla ohartarazi du.

Buruzagitzan zenbait aldaketa egin dituzte, baina Fermin Gorraiz Itoitzeko abeltzaina hautatu dute berriz lehendakari gisa. Idazkari nagusi karguan, aldiz, Felipe Etxetxikia Azpirotzeko erlezaina izendatu dute.

Biltzarrean, EHNE-Nafarroak bere antolakuntza eta laborantza politikako txostenak onartu ditu. Hauek lehentasuna ematen diote familia laborantza eta abeltzaintza ereduari, elikadura burujabetasunari, ustiategien neurria eta laguntza publikoen banaketa mugatzeari.

Bilkura bukaerako mintzaldian, lehendakariak eta idazkari nagusiak kongresuaren leloa azaldu dute, hau sektorearen etorkizuna bermatzeko asmo estrategikoa dela erranez: “Nafarroak 5.000 nekazari eta...

Irakurri segida


3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016