Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Ekainaren 04a

Azoka - Xaltaian Best

Azoka%20-%20Xaltaian%20Best

Azoka

Oroit Ziburuko Euskal Liburu eta Disko azoka larunbat huntan iraganen dela, egitarau aberatsarekin.

Xaltaian Best

Seigarren edizioak bere nortasunari jarraikiko dio: besta-jaialdia, helgarria eta musika-iturri guziei idekia.

Bi gaualdi osagarriren inguruan pentsatua, Xaltaian Best jaialdiak ekainaren 12 eta 13an gomitatzen gaitu, musika, ezagutza eta partekatzea ospatzeko, uda hastapeneko lagun arteko giro goxoan. Soinu-bidaiak, rock goria eta reggae dardaren artean, edizio berri horrek topaketa eta zirrara une ederrak eskainiko dizkigula argi da. Tiktara, Gaitistaneko Orkestra, Lie Detectors, Niña Coyote eta Chico tornado eta Xiberoots taldeak entzuten ahalko dira. Zokoako Koxe Arbiza plazan eta Ziburuko pilota plazan emanak dira hitzorduak, urririk.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016