Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Ekainaren 04a

Konfirmazionea - Zangoak Arin - Pilota - Errugbia

Konfirmazionea
Konfirmazionea

Konfirmazionea

Larrungo Izpiritu Saindua parropiako 36 haurrek ukan dute konfirmazionea maiatzaren 30ean larunbatez, Azkaingo elizan.

Apezpikuaren ordainez Philippe Beitia apezak eman die sakramendua. Izigarrizko jendetza bazen etorria, eliza betea zen, haurren burasoak, aitatxi amatxiak, lagunak eta bertze anitz, bai zinez zeremonia ederra zen.

Zangoak Arin

Aurten, elkarteak 30 urte ospatuko ditu, karia hortara errearoaren 19an ortziralearekin eginen dute egun pasa ateraldia. Lezetako gelan (10:00) gosari ttikia, ondotik 30 urteko argazkien erakusketa eta eguna bukatzeko Haltyostatuan zikiroa kanpoan errea. Prezioa orotara 40€, parte hartzeko izena eman behar da errearoaren 12a aitzin, elkartea edo Pierre lehendakaria deituz 06-16-84-20-86ra, hola denek elgarrekin pasatzen ahalko dugu egun goxoa, lehengo istorioak kontatuz.

Pilota

Plaza laxoan, esku-huska: 2. mailan: Fagoaga Eneko-Errandonea Xan galtzaile 20-30 Mauleren kontra. Jauregui Iñaki-Elizalde Lauran galtzaile 17-30 Lau Herriren kontra. Endara Denis-Zozaya Eñaut irabazle 30-10 Irisartarrak-en kontra. Gazteak: Alduntzin Kaiet-Marin Imaz Eneko galtzaile 00-30 Amikuzeren kontra. Goyeneche Ellande-Irosbehere Iban irabazle 30-13 Atzarriren kontra. Gaztetxoak: Jauregi Peio-Lopes Kepa irabazle 30-28 Lau Herriren kontra. Kimuak: Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen irabazle 30-15 Noizbait-en kontra. Andueza Aguirre Peio-Bareyre Battit irabazle 30-28 Noizbait-en kontra. Etxegarai Alkarte Amets-Garcia Grillard Luci galtzaile 17-30 Senpereren kontra. Umetxoak: Urrutia Eguen-Garcia Grillard Luci irabazle 15-12 Etxegarai Azkarate Joanes-Barreneche Leinaren kontra. Iturbide Petti-Luberriaga Apezteguia Xan irabazle 15-14 Senpereren kontra. Azarate Xan-Goinetxe Beau Luken galtzaile 04-15 Urruñarrak-en kontra.

Errugbia

Frantziako txapelgoan final-laurdena jokatuko dute heldu den igandean Pomarez taldearen kontra.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3837. zbk

Gure Hitza | 2026/06/04

Adimen artifiziala: tresna ala mehatxu?

Ainhoa Etxenike

Gaur egun, adimen artifiziala indarrean da, gure egunerokoaren parte, bere presentziaz beti kontziente ez bagira ere. “Adimen artifiziala” hitza bera entzutean, usu beldurra, kezka, ezezagutza heldu zaizkigu burura, maiz alde txarrera. Hala ere, kasu batzuetan lagungarria izan daiteke jendartearentzat, adibidez aitzinamendu zientifikoetan, finantza eta ekonomia arloaren performantzian, denbora irabaztean,… Hala ere, kontuan hartzekoa da teknologiari dependentzia handiegia sor dezakeela, arriskuak, diskriminazioak, datuen babesa eta bizi pribatuaren errespetu eza bultzatuz.

Berriki, adimen artifizialaren bitartez kontzeptu berri bat plantan eman da, Interneten pedofiloak harrapatzeko. Hain zuzen ere, “Finnyzyy” izengoitia duen 21 urteko streameur gaztea (Interneten bideoak zuzenean hedatzen dituen pertsonari ematen zaion izena da) Quotidien hedabidearen platora gomitatua izan zen. Finnyzyy sare...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016