Azalekoa | 2026ko Uztailaren 09a

Donazaharreko historia plazara

A.E.

“Kontrapas” kabalkadan parte hartuko duten herritarrak
Kontrapas%20kabalkadan%20parte%20hartuko%20duten%20herritarrak

Uztail hondarrean, donazahartarrek muntatu kabalkada formatuko “Kontrapas” ikusgarria bi aldiz emanen dute. Jo ta ke azken errepikak egiten ari diren honetan, Gilbert Jaureguiberry Peña Donazaharre elkarteko presidentearekin elkartu gira, horren inguruan xehetasun gehiagoren ukaiteko.

Urtemuga ospatzeko manera berezia

Peña Donazaharre danborrada elkartea herriko bestetan parte hartzeko eta beste danborradekin batera hainbat ekitalditan aritzeko sortu zen. Usaietan du urtemuga oro ikusgarri handi baten bidez markatzea. Aurten, 2026an 30 urte betetzen dituela eta, bi urte lehenago kabalkada formatuko ikusgarri berezi bat muntatu behar zela gogoetatzen hasi ziren, donazahartarrez inguraturik.

Lehen ideia landatu eta, besteak beste Philippe Mayte eta Thierry Biscaryrengana joz, emeki emeki proiektua hazten joan da.

Herritarrengana joateko asmoz, lehen bilkura bat egin zuten duela urte bat eta erdi, nun 80 bat donazahartar hurbildu ziren. Denak motibatuak eta gogotsu agertu ziren proiektuan parte hartzeko. Parte hartzaileetan, haurretatik 80 urterainoko herritarrak juntatu dira, orotara 150 pertsona inguru.

Badu urte bat ikusgarria elkarrekin josten ari direla, astero elkartuz dantzan, kantuz edota antzerkian artzeko. Martxotik errepika orokorrak egiten hasiak dira, astean zehar talde bakoitzak bere aldetik entrenatzen segitzen duenean.

Urtero Donazaharreko bestetan Peña Donazaharre elkartea danborrada jotzera ateratzen denez, “Kontrapas” ikusgarrian danborradak ere lekua ukanen du.

Philippe Mayteren laguntzari esker, kabalkadak Donazaharreko historia kondatuko du, erromatar garaitik hasirik. Donazaharre, Hergarai eta Garaziko istorioak kondatuko dira. Historian zehar Donazaharreren bilakaera aipatuko da, pasagune estrategia izan baita mendez mende. Gertakari horietarik abiaturik, Gillom Irigoyenek ikusgarriaren testua idatzi du “bere umore onarekin”, Gilbert Jaureguiberryk azaldu duenez.

Kabalkada baten erritmoan

Kabalkadak “Kontrapas” izenburua du. “Kontrapas” dantza urrats bat da, danbor erritmo bat ere bai, eta Bernart Etxepare, XVI. mendeko garaztar apeza eta lehen euskal idazleak, argitaratu euskal olerki eta kantu ezagun baten izena. Hiru ezaugarri horiek biltzen ditu ikusgarriaren izenak, publikoari eskaintzeko xedez.

Plazan eskainiko den ikusgarria herrikoia izanen da, azken urte hauetan Ipar Euskal Herrian ukan diren kabalkaden ildotik pentsatua eta egituratua.

Kabalkadan dantza, kantua, antzerkia eta danborrada aurkituko dira. Dantzan 50 dantzari zenbatzen dira, Patrick Larralderen zuzendaritzapean, kantuan berriz 40 bat Thierry Biscaryrekin ari direnak eta antzerkian 20 bat David Ondars-ekin.

Parte hartzaileak berdin beztiturik izanen dira, Donazaharreko armarriarekin, hau da horiz eta gorriz.

Bi oreneko ikusgarrian sorpresa anitz izanen direla zioen Gilbert Jaureguiberryk. Ikusgarria dinamiko eta errimatua izanen da.

Uztailaren 24 eta 25ean emanen dute, ostiral eta larunbatez, Salha jauregian (21:00). Aitzin, jateko eta edateko manera izanen da (18:30).

Tokiak oraindanik atxik daitezke HelloAsso plataformaren bidez, baina baita Donibane Garaziko Paris saltegian, Donazaharreko Cafe Bera, Sotoa eta Vival-en. Sartzeak 18 euro kostako du, urririk izanen da 6 urtez petikoentzat.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016