Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Uztailaren 09a

Ziburu hartu liburu - Odol ematea - Filma

Ziburu%20hartu%20liburu%20-%20Odol%20ematea%20-%20Filma

Ziburu hartu liburu

Uztailaren 10ean (10:00-13:00), heroi arruntei eskainiriko goiza izanen da. Liburutegi ibiltaria Zubiburu auzotegian jarriko da, irakurketa, jokoa eta tokiko oroimenaren inguruko une goxorako. Gure urratsak haien urratsetan eta Ziburuko oroitzapenak eta gogoetak erakusketan ikusgai.

Odol ematea

Uztailaren 10ean (15:00-19:00), Guy Poulou erabilera anitzeko gelan odola ematen ahalko da, hitzordua aitzinetik dondesang.efs.sante.fr webgunean emanez.

Filma

Uztailaren 17an, “Irati” filma ikusteko parada izanen da herriko plazan, ilunduko duenean. Huna sinopsia: “VIII. mendean, Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izanen dela.

Urte batzuk beranduago, Eneko, jadaneko heldua eta kristau fedean hezia, haur denboran egindako promesa betetzera doa. Eta horretarako ezinbestekoa ukanen du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du”.

Oharra: eszena batzuk gogorrak izan daitezke publiko gaztearentzat.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016