Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Uztailaren 09a
Jatetxearen idekitzea - Zirkoa - Obrak bidean
Jatetxearen idekitzea
Chez Juju jatetxe berria publikoari zabalik da pasa den ostiraletik, aitzineko Chez Bixenteren ordez. Idekitzearen karietara, bardoztarrak hurbildu ziren jabeek eskaini zuten adiskidantzazko basoa partekatzeko. Eguzkiaz ongi lagundurik, jende anitzek deskubritu zuen bizileku berri hori asteburu hontan. Espero dugu dinamika hori segituko dela, bizia emateko gure plazari!
Zikiroa
Lambert auzoko biztanleak platanoen azpian bildu ziren pasa den larunbat eguerditan, kartierraren zikiroa ospatzeko, Lambert bonne humeur elkarteak antolaturik.
Obrak bidean
Obrak segituko dituzte bizikletendako bide berezia sortzeko Gixunera joateko aldapan, Mondon eta Beterbide bideen artean. Hilabete batez moztuko dute RD253-aren zati hori, eta autoek Beterbide bidetik pasatuko behar dute Gixunera joateko edo Bardozera etortzeko Gixunetik. Kamioiek, aldiz, Bidaxunetik pasatu beharko dute.




