Herriz Herri - Pagola (Z) | 2026ko Uztailaren 09a
Auzteia ostatuaren 5 urteak
Auzteia ostatuaren 5 urteak eta arrarrabotüaren 50 urteak ospatüko dütü Pagolako herriak uztailaren 13an, astiriz.
Gaüaldiaren egitaraua date: üdako xapelgoko eskü-hüskako pelota partida (18:30), Barbaste Argain, Petoteguy Parisen kontre. Herriko dantzarien sorkuntza (20:00), arrabotüaren arraberritzearen estreina hitz hartzeekin: Peio Etcheber aüzapez jauna, Iñaki Echaniz depütatü jauna, Anne Marie Bruthé departamentü kontseilari anderea, herritarren kantorea “Pagolako herri maitia” (arrabotüaren eraikuntzarako düala 50 urte kantore hau emanik zen). Züntzür bustitzea Auzteia ostatüan herriko etxeak eskainirik. Rita Mutxiko taldeak alaitürik mutxiko dantzak (20:30). Biak Burgerren jatekoa.
(Pagolan hilabeteroko lehen ostiralean burgerrak eramaiteko egiten dü Biak Burgerreko Gaëtanek). Kaixo Duo taldearen kontzertüa (23:00).




