Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Uztailaren 09a

Haurren errezibitzeko zentro proiektua - Joko garbi lehiaketa Donapaleun uda huntan

Donapaleuko herria
Donapaleuko%20herria

Haurren errezibitzeko zentro proiektua Donapaleun

Donapaleuko herriko kontseiluak, maiatzaren 4ko bilkuran baieztatu du “Village d'Enfance Ensemble” fundazioak 2023an abiatu duen proiektua familia kuadrotik kanpo diren haurren errezibitzeko. Herriak, lehengo VVF eremuan duen lur parte baten jabetza euro baten truke utziko dio fundazioari (beste lur partea Seaskak egin behar duen lizeoari dedikatua da). Departamenduak haur horien harrera segurtatzeko konpetentzia ukanez, diruztatu behar luke zentro horren funtzionamendua. Ici Pays Basque irratiaren arabera, funtzionamenduak egunka haur bakoitzarentzat 214 euro gosta behar luke. Proiektua aitzinatzen ari da eta 2029an ideki behar luke. 40 bat haurren errezibitzeko herrixka bat eraikia izanen da (8 etxe, bulego...) eta zerbitzu guziak eskainiak izanen dira (bizitegia, janaria...). Proiektuak hogeita hamar bat lanpostu sortu behar lituzke (psikologo, hezitzaile, administrari...). Mementoko ikerketa lanak egiten ari dira eta proiektuak 9,5 milioi euro gosta behar lioke fundazioari.

Joko garbi lehiaketa Donapaleun uda huntan

Amikuzeko USSP elkarteak 40. aldikoz, joko garbi lehiaketa antolatzen du Donapaleuko pilota plazan uztail eta agorrileko asteazkenetan. Aurten ere, lau ekipa ariko dira (Baigorri, Baiona, Nabarrenkoxe eta Donapaleu) eta publikoa seguraski hor izanen da (600 partehartzaile bana beste). Lehen partida uztailaren 1ean jokatu da. Hastapenetik, Amikuzeko ikastolak bere partaidetza hartu zuen taloak eta edariak eskainiz partida denboran eta ondotik. Beraz, asteazkenero (17:30), ez ahantz joko garbi partidak eta ikastolaren taloak. Parada ederra memento goxo bat elgarrekin partekatzeko.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016