Herriz Herri - Hozta (NB) | 2026ko Uztailaren 09a
Sortze
Ainhara izendatu duten neskatoa sortu zaie Olaberriko Miren Guiroy eta Peio Del Campori. Bizi luze-zoriontsua hari!
Herriz Herri - Hozta (NB) | 2026ko Uztailaren 09a
Ainhara izendatu duten neskatoa sortu zaie Olaberriko Miren Guiroy eta Peio Del Campori. Bizi luze-zoriontsua hari!
3842. zbk
Gure Hitza | 2026/07/09
Menane Oxandabaratz
Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.
Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.
Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016