Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Uztailaren 09a

Txapeldun - Esku-huska - Finalen eguna

Lekorneko trinketeko argazkia
Lekorneko%20trinketeko%20argazkia

Txapeldun

Joan den ibiakoitzean, Lekorneko trinketean iragan ziren Pilotarienak lehiaketaren finalak, nesketan palantxan, pilota hutsean. Umetxoetan, Irisartarrak Pilota elkarteko bi pareak elgarren parean arizan dira. Irisartarrak 1-eko Gana Urruty Echeverria-Jaima Langlade Larçabalek irabazi dute 15/09, 15/14, Irisartarrak 2ko Luma Monaco-Elaia Gastelluren kontra. Jakin dugunaz, lau pilotarisek serioski eta xintxoki jokatu dute. Goresmenak eta eskerrak ere Fabrice Mollon beren arduratzaileari!

Esku-huska

Hemen ere berri onak gure Gazteak B-ko Oier Merle Mentaberri-Aiheli Lascarayrentzat. EHko finalerdietan, Lakarrako kantxan, gure pilotariak nagusitu zaizkie 30-15 amikuztarreri.

Finalen eguna

Iparraldeko pilota batzordeko finalen astearen karietarat, hiru parek finalak jokatuko dituzte.

Lehenik, uztailaren 10ean, Iholdiko plazan (20:000), bigarren mailako Paolo Bidart eta Julien Etchegaray ariko dira Zaharrer Segiko Goikoetxea-Errecaren parean. Biharamunean, Ezpeletako kantxan (17:00), Gazteak B-ko Oier eta Aiheli ariko dira Denek Bat-ekoen kontra. Eta ondotik, hirugarren mailaren kondu, Jon Mollon eta Xan Bidart lehiatuko dira Senpereren parean.

Azkenik, Frantziako xapelgoko multxoko lehen partidan, lehen mailako Etchevers eta Arbeletchek irabazi diete 30-12 Amikuzekoeri. Aste hondar huntan, bigarren partida kari, Itsasuarrak-en parean lehiatu beharko dira.

Zer sasoina daramaten gure pilotariek, aupa zuek!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016