Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Uztailaren 09a

Heriotze - Idortea - Pilota - Hitzak eta koloreak

Dominique Campistron eta Pantzo Hirigarai
Dominique%20Campistron%20eta%20Pantzo%20Hirigarai

Heriotze

Sortzez Leizpartzekoa zen Josette Miral 75 urtetan pausatu da. Doluminak Frederic eta Christine seme alaberi, Marie Claude, Jean Claude, Michel, Danielle, ahizpa, anaia eta koinatari.

Baigorriko familiaren hilobian ehortzi dute, joan den asteartean.

Idortea

Herriko Etxearen abisua: bero handi hauekin, Errobi erreka eta huntarat isurtzen diren iturriak agortzeko edo bederen azkarki ttipitzeko arriskuan baitira, uraren tiratzeko murrizketak plantan ezartzen ahal ditaizke ondoko asteetan, egoera ez balin bada anartean hobetzen eta galdatua zauku erabilpena jadanik ahal bezainbat mugatzea. Nola?

- Ura ez utz debaldetan isurtzera errobinet edo dutxulutik.

- Ur eskapatze edo iheskoak lehenbailehen errepara.

- Dutxa hartu, bainua baino.

- Garbiketa tresnak (baxera, oihal edo linja) beterik erabil.

- Baratzea urezta ilunabar edo gauaz.

- Huste betetzerik ez egin zuen pizina edo igerilekuan.

- Urik ez xahutu autoa garbitzeko edo hortan berezituak diren toki ekonomikoetara joan.

Pilota

Uztailaren 9tik agorrilaren 20ra, ortzegun guziz joko garbi partidak izanen dira herriko plaza nagusian. Lehenik aitzin partida pilota eskolarekin (17:30), ondotikZaharrer Segi lehiaketa helduekin. Sartzea urririk.

Hitzak eta koloreak

Hau da Dominique Campistron eta Pantzo Hirigarai baigorriarrek berriki plazaratu duten liburuaren izenburua. Hunen berezitasuna da adin guzientzat egina dela, haurrentzat Domiren marrazkien koloratzeak hauek har dezaten merexi duten itxura pollita eta helduentzat Pantzoren hitz gurutzatuak, 71 grilla betetzeko. Egilearen abisua: batzutan errexak idurituko zauzkizue, batzutan zailak, batzutan traketsak, batzutan umoretsuak, dena den, gure hitz eta izenekin jostatzeko parada aurkituko duzue. Liburua 15 eurotan da eta liburutegi gehienetan aurki dezakezue hemendik goiti, Baigorriri dagokionez Spar Oronos saltegian edo ere Izpegiko bigarren bentan.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016