Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Uztailaren 09a

Heriotze

Parisen zendu da Jean Claude Jaureguy. Aldudeko Benardoinean sortua zen, duela 84 urte, hiru haurridetan bigarrena. Gazterik, bizi beharrak sorlekutik urrundu zuen, eta bere bizia Parisen iragan du Sylvie bere espos lagunarekin. Han hazi dituzte ere beren hiru seme-alabak. Azken urteetan, laket zuen liburutegi eta artxiboetan ikerketan aritzea, bereziki Aldudeko historiaren inguruan. Herriari eta haren iraganari lotua egon da beti, urrun bizi izanagatik ere. Jean Claude Jaureguyren ehorzketak ebiakoitzean, uztailaren 11n, iraganen dira Aldudeko elizan (10:30).Dolumin beroenak familia guziari, eta agur berezi bat Pierre, bere anaia gazteenari.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016