Han eta Hemen | 2026ko Uztailaren 09a

Errobiko festibalak 30 urte

Itsasun iragan prentsaurrekoa
Itsasun%20iragan%20prentsaurrekoa

Uztailaren 1ean, Errobiko festibalari buruzko prentsaurrekoa iragan da, festibalaren 30. urteurrenaren berri emateko. Aurtengo edizioa uztailaren 22tik 26ra iraganen da, Itsasun. Prentsaurrekoan, Julen eta Beñat Achiary, Mizel Hiribarren Itsasuko auzapeza, Bixente Etxegarai (Ehundu) eta Ibawa kolektiboko kideak izan ziren.

30 urteko ibilbidea

1996az geroztik, Errobiko Festibalak uztailero Euskal Herriko baita munduko hainbat tokitatik etorritako artistak biltzen ditu, diziplina anitzetan ari diren sortzaileak elkartuz. Musika, dantza, kantuak, atabalak, elkarrizketak, poesia eta arte plastikoak elkartzen dira bertan. Esperantza eta erresistentziaren erritmoek gidaturiko polifonia artistikoa da, etengabe berritzen eta berrasmatzen jakin duen sorkuntza kolektiboa.

Errobiko Festibalak 30. urteurrena ospatuko du aurten, hiru hamarkadatan kultura, hizkuntza eta herrien arteko topagune izateko egin duen bidea azpimarratuz. Antolatzaileen arabera, festibala ez da ikusgarri-programazio hutsa, baizik eta sorkuntza, gogoeta eta harremanak sustatzeko espazio idekia.

Aurtengo edizioak Euskal Herriko eta munduko hainbat tradizio eta adierazpen artistiko elkartuko ditu, bereziki kultura kreolekin eta beste herri batzuetako musika eta ahotsekin loturak indartuz. Egitarauaren bidez, aniztasuna, hizkuntza gutituen bizitasuna eta kultur arteko elkarrizketa izanen dira ardatz nagusiak.

30. edizioak, festibalaren historian garrantzitsuak izan diren hainbat pertsona omenduko ditu, besteak beste Maite Achiary-Etchemendy eta Pedro Soler.

Egitarauan

Gomita ugariren presentziarekin ospatuko da festibala. Horietan, Ibawa kolektiboak eta Ehunduk parte hartuko dute. Ibawak dantza garaikidea egiten du, eta “Gaua” bere ikusgarriaren aitzin-estreinaldia eginen du Atharri aretoan, uztailaren 23an (21:30). Ikusezin bilakarazi, debekatu eta plaza publikoan dantzatzeagatik zigortu nahi izan zituzten euskal emazteen arrastoan, gaur egungo gorputzak oihartzunarazten dituzte.

Ehundu berriz, Errobiko Festibalaren ahots kolektiboa da. Arratseko kontzertuen hastapenean, Ehunduk ongietorri-kantu bat emanen du, publikoa eta artistak elkartuz.

Euskal kantu-tradizioan eta munduko polifonietan inspiraturik, ahotsak elkartu eta polifonia berri bat sortzea du helburu. Ez da ohiko abesbatza, baizik eta sorkuntza eta esperimentaziorako kolektiboa.

Egitarau zehatza errobikofestibala.net webgunean aurki daiteke.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Han eta Hemen | 2026/07/09

“Euskararen garaia da”

Euskalgintza Baionan elkarturik, manifestua aurkezteko (Arg: Euskal Irratiak)
Euskalgintza%20Baionan%20elkarturik_%20manifestua%20aurkezteko%20(Arg:%20Euskal%20Irratiak)

Ekainaren 23an, euskalgintzak “Euskararen garaia da” manifestua aurkeztu du Baionan, euskara lehentasun politiko eta soziala bilakatzeko xedearekin. Azaroaren 21ean Lapurdiko hiriburuan antolatuko duten manifestazio handian parte hartzeko gomita ere zabaldu dute.

Irakurri segida


3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016