Herriz Herri - Uhartehiri (NB) | 2026ko Uztailaren 09a
Udako 9. arte ikusgarria, Uhartehiriko jauregian
Uztailaren 6tik agorrilaren 30a arte, Uhartehiriko jauregiko kaperan erakusketa izanen da arte plastikoari dedikatua. 9. aldikoz, Christian Saint Marc-ek antolatzen du erakusketa hori lekuko artista zenbaiten ezagutarazteko. Zortzi artistek landu obrak ikusten ahalko dira: Ion Garcia Larrar (zizelkadurak); Josette Da Costa, Véronique Sorreguieta, Nina Béddar, Adeline Baumgartner eta Christian Saint Marc (margolanak);Eveline-Léa Lequien (ilustrazioak) eta Chantal Allais (akuarelak).
Ateak egun guziz idekiak izanen dira (15:00-19:00), asteburuak barne. Sartzea urririk izanen da.
Bestalde, Carine Honarat (zehar flauta) eta Laurance Bancaud (harpa eta zitara) bikoteak musika klasikoko errezitala emanen du uztailaren 18an (17:00), lehena zehar flautarekin eta bigarrena harpa eta zitararekin. Ondotik, erakusketaren estreinaldia eginen da baso bat elgarrekin partekatuz.




