Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Uztailaren 09a

Arrauna

Lapurdiko Arraun Taldea, uretaratzeko bidean
Lapurdiko%20Arraun%20Taldea_%20uretaratzeko%20bidean

Joan den larunbatean iragan da KAE1 ligako estropada, Donibane Lohizuneko badian. Oroitarazteko, Lapurdiko Arraun Taldea da Hegoaldeko uretan lehiatzen den Ipar Euskal Herriko ordezkaritza bakarra. Iragan estropadan, Deustok du bandera eraman, bigarren Zumaia eta hirugarren Zarautz izan direla. Etxeko traineruak berriz, zazpigarren postua lortu du. Aupa zuek!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3842. zbk

Gure Hitza | 2026/07/09

Eta bihar?

Menane Oxandabaratz

Udan sartzen ari ginela eta, bero handiek jo gaituzte. Hotz handiak direnean ongi beztiturik kanpora ateratzen ahal da, 40 gradu direlarik zailago! Eginahala barnean egon behar, zorigaitzez ez da denentzat posible.

Berote handiak, gero eta usuago, luzeago eta bortitzagoak dira. Errana denez Europan tenperaturak 2,4 graduz emendatu dira. Osasunarentzat kaltegarria bada, ingurumenean, laborantzan, enpresetan eta zerbitzu publikoetan (eskola, ospitale…) ere ondorioak baditu.

Urtez urte tenperaturak goratuz doazela, entzuten diren hautetsi politikoen hitzetan iduri du bat-bateko gertakari arraroa litzatekeela. Ez da trantsizio ekologikoa plantan jarriko aldaketa politikorik gabe. Ezin da deus ez balitz bezala egin, ezin dira begiak hetsi, ez da gehiago eztabaidatzeko garaia, neurri zorrotzak hartu behar dira. Estatuen buxetaren parte handia horretara bideratu beharko...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016