Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2026ko Uztailaren 09a
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiaren udako unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak aurten ere, jaz bezala, udako unibertsitatea antolatzen du bost egunez Xarlotenea etxean (Sainte Eulalie karrika, 31), uztailaren 20tik 24ra. Egitarauan: konferentziak, irakurketak, kontzertuak, performantziak, filmak. Gai desberdinak jorratuko dira: sorkuntza, mitologia, astronomia, antzerkia, dantza, musika... Karia hortara, jende adituak mintzatuko dira: Pablo Marticorena arkeologoa, Philippe Beauchamp ekonomialaria, Francis Bichot hidrologoa, Katixa Dolhare-Çaldumbide irakaslea, Gerald Migeon arkeologoa, Julie Ricossé margolaria, Jérôme Sullerot errealizadorea, Svetlana Vassilieff arkeologoa, Jean-Philippe Viau kazetaria, Yovan Gilles dantzaria, Zigor zizelkaria.
Egitarau osoaren ukaiteko, jo behar da webgune hauetarik batera: https://charlotenia.com edo https://uppaysbasque.com.




