Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Uztailaren 09a
Haurrendako tailerra - Baionako bestak
Haurrendako tailerra
Uztailaren 9an (9:30-11:30), Elorri Iguiniz-ek sendabelarren inguruko tailerra animatuko du, 3 urtetik gorakoentzat. Haurrak sendabelarren ezagutzera abiatuko dira: iratze-koroak sortu eta landare-makillajea eginen dute.
Hitzordua DIDAM-en emana da, urririk eta euskaraz. Izena emateko: mediation.didam@bayonne.fr/05-59-46-63-43.
Baionako bestak
Oroit heldu den asteburuan iragan beharrak direla, uztailaren 15etik 19ra. Karia horretara, Patxa plazan besta alternatiboak antolatuko dira, programa aberatsarekin. Horrez gain, Itaiak babesgune bat atxikiko du Akelarre kafean. Eraso bat jasan edo ikusten bada, babesgunera joatea aholkatua da.





