Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Uztailaren 09a
Arberoako ostiralak - Izturitzeko merkatua
Arberoako ostiralak
Arberoako arroltze moleta egileen zoingehiagoka uztailaren 10ean iraganen da Izturitzen (19:30), ostiral arratsez. Bi-hiru laguneko taldeka ariko dira. Lagun, lankide, auzo, elkartekide edo beste izan ditaizke. Talde bakotxari da beharrezko muntadurak ekartzea: su, zartain eta beste. Osagaiak haatik, arroltze, biper eta beste Artetxea elkarte antolatzailearengain dira. Epaimahaikoek hautatuko dute talde txapelduna eta arroltze moleta guziak elgarrekin jastatzen eta gozatzen ahalko ditugula hitzemana da.
Bestalde ere izanen da janari eta edari denentzat.
Antolaketarengatik izena emaiteko 06-31-64-60-88ra deitu behar da ahal bezain laster.
Izturitzeko merkatua
Arberoako laborari ekoizleek jakinarazten digute uda huntan ere merkatuak segitzen duela ostiral guziz (18:00-19:30). Aurten Arberoako ostiraleen egitarauarekin lotura egiteko 2 aldiz herriz aldatuko dira: uztailaren 24an Aiherran, agorrilaren 7an Donamartirin.
Agorrilaren 14an Izturitzeko plazan eta beste ostiral guzietan Artetxean.
Laborarien gomita hauxe da: “Uda huntan ere zauzte zuen saskia gauza onez betetzera eta momentu goxo baten iragaiterat, izan dadin Artetxean edo auzo herri batean”.




