Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Uztailaren 09a
Beti Gazte - Erraroko sortzea - Abisu - Pilota
Beti Gazte
Elkarteak egin du aurtengo bigarren elkarretaratzea errearoaren 26an ortzirale eguerditan, Amotzeko Mendionde jatetxean. 50 bat kide hor ziren, beroak ez zituen izitu, aroa freskoago izan bazen, gehiago etorriko ziren. Hala ere, bulegoa kontent zen 50 horiek hor izatea. Beti bezala jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira, aroarengatik ez dira usaian bezala euskal kantuz aritu, bainan hala ere umore onean pasatu da eguna. Ganex lehendakariak bere bulegoarekin denak eskertu ditu, eta hirugarren ateraldia izanen da urrian, agian aro hobearekin, Zugarramurdiko Azketa jatetxean. Bortzak aldean denak erretiratu dira.
Errearoko sortzea
Berhau Miren 2026/06/15. Suerte on Miren ttikiari eta burasoeri.
Abisu
- Uztailaren 14an, egun guzian plazako errebotean indar joko eta pottoken erakusketa, Pottoka eskolak antolaturik.
- Sarako Herriko Etxea, aurten usaian ez bezala, zerratua izanen da uztailaren 12an astelehenez.
- Uztailaren 22an kontzertua elizan (21:30), Azkaingo Larrun Kanta taldearekin.
- Uztailaren 29tik abuztuaren 9a arte Lur Berri gelan, margo erakusketa Larrungo Kolorea taldeak antolaturik.
Pilota
Neskak palantxan pilotariak torneoan gaztetxoetan: Endara Joane-Funosas Maina txapeldun, finala irabazi baitute Denek Bat taldearen kontra.





