Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Irailaren 03a

Liburu aurkezpena, Merkatu gunea, Europa oinez eta Gospel kontzertua

Merkatu gunearen plan berria
Merkatu%20gunearen%20plan%20berria

Liburu aurkezpena

Elkar liburutegian irailaren 10ean (19:00) Euskal Errepublikarantz - Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak liburu kolektiboa aurkeztua izanen da. Manu Robles-Arangiz fundazioa eta ELA sindikatuak bultzatu liburuan Euskal Herri osoko alor sozialeko, akademiako zein sindikalgintzako egileak elkartu ditu. Egungo egoeraren azterketa egin eta, Euskal Errepublika aktibatzeko gakoak mahaigainean ezarriz, besteak beste feminismotik, ekonomiatik, lan arlotik zein lurraldetasunaren ikuspegitik.

Merkatu gunea

Merkatu estalian Herriko Etxeak obrak abiatu ditu, irailaren 4tik harat Roland-Barthes zelaigunean plantatuko dira saltegiak. Hiriak merkatu gunea berritzeko proiektua abiatzen du, salmenta eremuak berrantolatzeko xedea du, estandar tekniko eta osasuntsuak betetzea ahalbidetuko du.

Europa oinez

Amarres elkarteak “Europa zeharkatu oinez” hitzaldia antolatzen du irailaren 4an, ostirala (19:00) Hiri Erdiko MVC biltokian. Samuel Knosp biologoak Gibraltarretik Istanbulerainoko bidaia egin zuen, bakarrik, 18 hilabetez. 7.500km, Europako 10 herrialdetan barna ibiliz. Bidaia hori du kontatuko. Aldi berean, ibiltari horrek bidaian egin dituen argazkien erakusketa bat ere zabalik izanen da irailaren 3an eta 4an, hor berean. Sartzea urririk.

Gospel kontzertua

Baionako tenpluan iraganen da irailaren 12an, larunbata (19:30), Bordeleko Soul Grapes Singers taldearen gospel kontzertua, hau ere Amarres elkarteak antolaturik. 15 kantariz osatua da koru hori, bateriaz eta pianoz lagundurik, Marylène Olivier koruaren zuzendari. Sartzea urririk, parte hartze librea.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026/09/03

Besten bilana eta ostalarien eskerrak

Bestetako afaria
Bestetako%20afaria

Besten bilana

Agorrilaren 14tik 17ra iragan ziren herriko bestak ongi pasatu dira, bilan baikorra egiten dute komiteko kideek. Jende anitz hurbildu zen prestatu zituzten afariak, aperitifak eta kontzertuak gozatzera, eta haien artean Maskak taldearena bereziki preziatua izan zen, kalitatezkoa eta dinamikoa izan baitzen.

Maleruski ber egunean, arratsaldeko taldeak, Sutargi erromeria, ezeztatu zuen bere kontzertua azken momentuan komite kideekin gaizki ulertze batengatik, iduriz… Beharrik bardoztar gazte talendutsu batzuk haien musika tresnak hurbil zituzten eta hasi ziren txirula, eskusoinua eta cajon jotzen taldea ordezkatzeko eta giroa atxikitzeko. Milesker haiei.

Bestalde, azpimarratu behar da herriko elkarteak ohoretan izan zirela, bereziki larunbatean, izan Bardozen Kantuz eguerdiko kantaldiarekin platanoen azpian, Uhaldean arratsaldeko pilota partidekin frontoian, edota Lagunekin dantza ikusgarri tradizionalarekin plazan. Horrelako...

Irakurri segida

Herriz Herri - Kanbo (L) | 2026/09/03

Elkarteen forua

Irailaren 5ean Bernadette Jougleux gunean (10:00-13:00) elkarteen forua iraganen da. Goiz horretanelkarteek eskaintzen dituzten aktibitateen ezagutzeko parada izanen da, izan kirolean, kulturan edota sozialean.


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hazparne (L) | 2026/09/03

Uda bukatzen ari da, Elkarteen foroa, AMAP-a, Ondoko egunetan Erakusketa Choribit gelan eta Elgarrekin korua

Aitzineko urteko elkarteen foroa
Aitzineko%20urteko%20elkarteen%20foroa

Uda bukatzen ari da...

Uda bururatzera doa, eskola sartzea hor da eta zonbait astez izan diren abusagailu bereziak fini dira. Arrakasta pollita ukan dute astearte arratsetakoek, ostiraleko aperitifek eta larunbateko merkatuek. Kapera bisitatua izan da. Buruilean eginen dira oraino Hazparneren ezagutzeko antolatuak diren ibilaldiak. Hiri barnean ibiliz historia eta istorioak kondatuko dira. Hortan parte hartzeko bederatziak et’erdietako joan behar da kapera aitzinera. Ibilaldiak bi oren irauten du eta drago bat edanez bururatzen da. Izena aitzinetik emaitea hobe da turismo bulegora deituz: 05-59-29-62-02.

Elkarteen foroa: irailaren 5ean

Hazparne elkartez aberats dela jakina da eta usu sartze garaian, ondoko hilabeteetako aktibitateen hautua egiten da. Hortarako elkarte gehienek haien aktibitatearen berri emaiten dute Elkarteen Foroa deitu memento hortan. Aurten buruilaren 5ean larunbat goizez (09:00-12:30) agertuko dira hiri...

Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2026/09/03

AZTARNA euskal dantza ikusgarriak argazkia, Brik à Brak eta Itsasuko itzulia

AZTARNA%20euskal%20dantza%20ikusgarriak%20argazkia_%20Brik%20a%20Brak%20eta%20Itsasuko%20itzulia

AZTARNA euskal dantza ikusgarriak argazkia

Duela hamarkada batzuk, Itsasuko karriketan eta plazetan, Dantza Luzea herriko ospakizun handien parte zen. Dantza ez zen mugimendu hutsa: herri baten nortasuna, elkartasuna eta transmisioa adierazten zituen. Ikuskizun honek 1970eko hamarkadara eramaten gaitu, garai hartako giroa eta ohiturak berpiztuz. Ordubeteko emanaldi honek garai hartako Dantza Luzea berrinterpretatzen du, bikote dantzak, makil dantzak eta beste hainbat euskal dantza tradizionaletatik heldu diren dantzak uztartuz.

Musika, artxibaturiko Dantza Luzearen partituretan oinarritzen da. Entzun ahal izango diren hainbat pieza berri, gure musikariek bereziki ikuskizun honetarako sortu eta konposatuak dituzte. Dantzari eta musikariek elkarrekin, herri oso baten historia kontatzen dute. Ikuskizun hau, omenaldi bat da Itsasuko dantzariei, tradizio hau bizirik mantendu duten guziei eta etorkizuneko belaunaldiei bideratua. Iraganaren eta orainaren...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2026/09/03

Dolu eta Gasna besta

Pettan Idiart zena
Pettan%20Idiart%20zena

Dolu

Agorril hastapenean Pettan Idiart 89 urtetan hil da. Herria astekarian anitz urtez herriko berriak eman ditu. Euskaltzale suharra, bertsuzalea, euskal kulturari atxikia, Pettan euskaldun peto-petoa zen, bere herriari atxikia. Pilota entrenatzailea izana, hurbiletik segitzen zuen, plazara hurbiltzen zen partiden ikustera. Airetik elkartean laguntzaile izan da emazteentzat sail berri bat ideki zuela. Xintxuketa ere maite zuen, nork ez du etxean Pettanek egin makila!

Herria astekariaren izenean gure doluminak familiari, eskerrak Pettan egin duzunagatik.

Gasna besta

Agorrilaren 21ean Gasna Besta iragan da, arrakasta ukan du, jende anitz ibili baita. Mindegia gelan laborari eta saltzaile andana etorria zen ekoizpenen dastaraztera eta saltzera. Ardi gasna lehiaketan lehen saria Baigorriko Julien Mochok irabazi du, bigarren Buztintzeko Iruleia etxaldea (Idiart), hirugarren saria berdinketa Urepeleko Burubeltx etxaldea...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2026/09/03

Uztaileko sortze eta heriotzak, Pilotan gazi-gozo, Elkarteen Foroa, Ihiziko kartak salgai, Errugbia doluan, Musika Hamabostaldiari begirada eta Ihiziko kartak salgai

Euskadiko Orkestra Larrekon
Euskadiko%20Orkestra%20Larrekon

Uztaileko sortze eta heriotzak

Horra zer seinalatua izan zaukun. Sortzeak - Coste Kaelen, Ansaas Aina eta Auffret Arrou Abby. Heriotzak - Gonzalez y Silva Angel 78 urte, Arandia Marie sortzez Valencia 86 urte, Nesprias Joseph 83 urte, Gracia de Sola Maria Dolorès sortzez Lazaro Jimenez 85 urte, Saspiturry François 65 urte eta Saldumbide Maider sortzez Arribillaga 50 urte.Dolumin bizienak doazkiela hauen familia eta adiskideei.

Pilotan gazi-gozo

Aste Handiko finaletan, Senpereko pilota elkarteko esku-huskako bi ekipo arizan dira Uztaritzeko pilota plazan. Gazteak mailan: Doyhenard-Hirigoyen/Harotçarene makurtu dira Hazparneko Goyeneche/Monaco bikotearen kontra 21/30. Aldiz lehen mailako helduetan, Jauregui anaiek galdu dute Iribarren/Etchegoin Garaziko pilotarien aurka 22/30. Bi kasuetan partidak ongi borrokatuak izan dira, ohartuz sakeek eragin handia ukan dutela. Ororen buru, finalera ailegatzeak poza sortu du pilotari,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2026/09/03

Ekoizleen merkatua, Errebote berrian eta Larrungo Koloreak

Ganex

Ekoizleen merkatuko apairua
Ekoizleen%20merkatuko%20apairua

Ekoizleen merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da, denborarengatik egin dute kiroldegian, izigarriko arrakasta izan du manifestazioak, herritar anitz bainan beharba kanpotarra geihago, jateko onak eta ongi prestatuak ekoizleek eginak, eskolaren mahaia ere izugarri ongi, edatekoak eta patata frituak lasai, dena umore onean pasatu da eta antolatzaileak kontent ziren. Orain bertze manifestazioa izanen da Eguberriko merkatua, hazilean.

Errebote berrian

Udako bi hilabetez, pilota, errugbia eta Zazpiak Bat, hiru talde horiek antolaturik, astean bi arratsez izan da pilota, indar joko eta dantza. Hor ere izan da jende, bai eta ere jokoen ondotik ostatuan, edatekoak eta taloak izan dute arrakasta.

Larrungo Koloreak

Elkarteak egin du bere erakusketa, Lur Berri gelan eta gero plazako errebotean bi egunez, Lur Berrin izan dute jende bainan plazan anitz gehiago, margo ederrak baziren...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2026/09/03

Bestak, Zavatta zirkuaren itsuskeria eta Marrazte eta margotze tailerrak euskaraz

Urruñako plazan feria
Urrunako%20plazan%20feria

Bestak

Aurten herriko bestak irailaren 4an hasiko dira eta 9an bukatuko, hori dela eta, ohiko ekitaldiak izanen dira. Ikus dezagun jarraian. Besta on guztiei.

Kontzertuak - Hilaren 5ean, larunbatez, Matraka taldea (21:00), Neomak (23:00) eta DJ Joli (01:00). Hilaren 6an, igandez, Bost Axola taldearen kontzertua (21:00), eta DJ Musikalan (23:00), biak plazan. Irailaren 7an, astelehenez, Xistor taldea (22:00) eta horren ondotik Frigo taldea. Hilaren 8an, asteartez, DJ Bull (23:00). Hilaren 9an, asteazkenez, Errotakan (11:00), Joselu Anaiak (19:30) eta Edantza taldea (23:00).

Pilota partidak - Hilaren 5ean, larunbatez, komitearen pala txapelketako finalak pilota-plazan (10:00). Hilaren 6an, igandez, Pilota Eskolaren partida (10:30) pilota-plazan, Leon Dongaitz txapelketaren finala (11:00). Hilaren 7an, astelehenez, Euskal Pilotako finalerdia (11:00) pilota-plazan, esku pilotako finalerdia trinketean (16:30), bigarren...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2026/09/03

Heriotze, Elkarteen eguna, Irriaren yoga, Pilota eta 100 urteak

B.S.

Paul Fernando sariarekin
Paul%20Fernando%20sariarekin

Heriotze

Agorrilaren 13an, bere azken egoitzara lagundua izan da Maddi Ichouribehere, Anseño sortua, 97 urtetan, herrian segur aurpegi ezaguna zen. Uztaritzen sortua zen eta Anderenborda etxean bizi. Familiatua, zonbait urte bazuen alargundua zela Laurent senarra galdurik, 6 haur ukan dituzte, bost alaba eta seme bat. Sukaldari aparta zen, bixkotx egiten bereziki. Beti zerbitzu egina urte luzeetan arizan da parropiako kermezetan sukaldari bezala. Jendekina osoki, maite zuen anitz musean aritzea Eskuz Esku elkarteko kideekin. Ilobatxoek lekukotasun hunkigarria egin diote ehorzketa mezan, jendalde ederra bildua zela Bixintxo elizan. Doluminak eskaintzen ditugu familiari.

Elkarteen eguna

Aurtengo elkarteen foroa iraganen da larunbat huntan (9:00-13:00). Egun garrantzitsua da herriko biziarentzat elkarteen egun hori. Erakuts mahainak izanen dira Bilgune inguru osoan. Zonbait elkartek ere eginen dituzte ekitaldi batzu: kulturan,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2026/09/03

Heriotza, Urreszko ezteiak, Sortze, Kantaldia, Mus Lehiaketa, Goiti Aire eta Esku-huskako finala

J-M.B.

Publikoaren parte bat, Abarratia kaskoan kantariei begira
Publikoaren%20parte%20bat_%20Abarratia%20kaskoan%20kantariei%20begira

Heriotza: Josep Ixuribehere eta Henri Granja

Bi herritarrek utzi gaituzte azken aste hauetan. Josep Etcheberry Ixuribeherekoak 80 urte zituen. Ixuribeherean sortua, biziaren parte gehiena Parisen iragan du, 20 urtetan lanketa hiri nagusira joanik, orduan egiten zen bezala. Han, unibertsitate batean arizan da bere lan denbora guzian garbiketa eta mantentze zerbitzuan. Laket zitzaion Pariseko euskaldunekin biltzea, mahai on baten inguruan, besta batzuen estakuruarekin, sorterriko gazteekin halaber Parisen ala hemen gaindi. Konpainia maite zuen gizona zen. Duela 13 urte, osasun arazoak ukanik, alde bat jin zen sorterrira, hots sortetxera bizitzera, anaia eta koinatarekin. Maiz ikusten ginuen oinez ibiltzen, Apairiko bide bazterretan bere xakurrarekin. Josep zenaren ehorzketak Aiherrako elizan iragan ziren. Gure doluminak Ixuribehereko familia guziari.

Henri Barbier Iturrietakoak 90 urte zituen. Nahiz eta Iturrietakoa izan, denek Henri Granja deitzen...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2026/09/03

Heriotze, Gaueko merkatua, Maite Barnetxeri omenaldi, Atxiki tailerrak eta Antzerki tailerrak

Heriotze_%20Gaueko%20merkatua_%20Maite%20Barnetxeri%20omenaldi_%20Atxiki%20tailerrak%20eta%20Antzerki%20tailerrak

Heriotze

Maingianeko Agnès Etcheverry zendu da 62 urtetan. Joanes eta Mayiren seigarren eta azken haurra zen. Sortzetik elbarritua zen eta ezinbertzean ttipitatik zentro batera sarrarazi zuen familiak, Nabarrenkoxe aldeko Sus herrian. Hamar bat urteren buruan, zentro hori hetsi baitzen, Paue ondoan den Rontignon herriko zentrora zuen aldaira egin. Han bizi izan da orain arte, arras ederki inguraturik. Maluruski, duela zenbait urte AVC bat eginik, osagarri mendratuarekin iragan ditu azken denborak. Agorrilaren 11n iragan dira haren ehorzketak gure herrian. Herritar gehienek alabainan ez zuten ezagutzen bainan nonbrean etorri dira azken agurraren egitera. Elizkizun hunkigarria izan da, haurride baten eta Rontignongo zentroko zuzendariaren lekukotasun beroekin. Familiari doatzila hemendik gure agurrik zintzoenak.

Gaueko merkatua

Jendalde ederra ibili da Herriko Etxeko plazan agorrilaren 7an antolatua zen gaueko merkatuan....

Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026/09/03

Elkarteen eguna eta Eskubaloia

Elkarteen%20eguna%20eta%20Eskubaloia

Elkarteen eguna

Herriko Etxeak antolatzen du Irisarriko plazan, buruilaren 5ean, larunbat goizean (9:30-12:00) elkarteen eguna, herriko biztanle berrieri ere ongi etorria eginen zaie. Irisarriko elkarte guziak gomitatuak dira, elkarte batean sartu nahi dutenentzat izanen da hauta. Herri auzoko biztanleek ere, gustuko elkartean sartzeko parada ukanen dute.

Eskubaloia

Eskubaloiko sasoina berriz hasi da, eta joan den larunbatean, gizonetan, lehen taldea arizan da, Arcachon-en, Frantziako koparen lehen itzuliaren kondu. Irisartarrek galdu dute, 30-25. Heldu den larunbatean, Nazional 2.ko xapelgoa hasten da, irisartarrak joanen dira Territoire Charentes-era (19:00). Bestalde, eskubaloian jokatu nahi duenak Irisarrin, Airoski gelako bortak handizki idokiak ditu!


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026/09/03

Merkatua, Artetxea elkartea eta Xoko txapelketa Harpealde trinketean

Merkatua_%20Artetxea%20elkartea%20eta%20Xoko%20txapelketa%20Harpealde%20trinketean

Merkatua

Leku aldatze eta gorabehera zenbaitekin uda osoan iraunik, buruilaren 4an, hilabeteko lehen ostiraletan ohi den bezala, merkatu handia izanen da Artetxeko aitzinean (18:00-19:30). Laborari saltzaile guziak jitekoak dira, agian erosleak ere bai. Karia hortara, merkatuaren ondotik, animazio berezia beharra da. Euskal jauziak eta beste emaiten ahalko dira Artetxea gelan. Pintxo eta edariekin giro goxoaren mentura bada denentzat.

Artetxea elkartea

Udako pausaldiaren ondotik jarduerak edo aktibitateak laster berriz abiatuko dira. Irailaren 4an ere, merkatu denboran, jarduera horiek aurkeztuko dira Artetxea gelan.

Xoko txapelketa Harpealde trinketean

43 pilotarik irailaren 11tik goiti jokatuko dituzte partidak: ostiral arratsetan, larunbat goiz eta arratsaldetan eta igande arratsetan. Joko berezi hori ezagutzen ez dutenak ikusterat jin daitezke, balio du!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2026/09/03

Sortze

P.L.

Sortze

Plazer handirekin jakiten dugu Berokia etxaldean, Maika deitu duten neska ttipia sortu zaukula. Maider Haizaguerre eta Gaetan Miozzo burasoak zorion osoan ditugu beren lehen haurñoarekin.

Goresmenak eskaintzen dizkiegu baita ere aitatxi-amatxieri, ahantzi gabe arra-amatxi, loriatzen dena segur belaunaldi berria ikustean. Maikak goza dezala familiako ingurumen goxoa, osagarri on bat lagun.


...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026/09/03

Heriotze, Ezkontzak, Zirkua, Ikastolak 20 urte eta Erakusketa

Herriarena trinketean agertzen den Monique Berterretcheren argazkia
Herriarena%20trinketean%20agertzen%20den%20Monique%20Berterretcheren%20argazkia

Heriotze

Monique Berterretche, sortzez Oçafrain (Banka Oihansoro Lekaiokoa) zendu da 83 urtetan. Ofizioz farmazialaria, Zaharrer Segi pilota elkarteko arduradun kartsua izana zen luzaz. Bere omentzeko argazkia ere handizki emana da Herriarena trinketeko pareta gainean, Baigorriko pilotaren alde eraman duen lanarentzat eskertzeko.Doluminak Jean-Marie Berterretche senarrari, ahizperi eta familia guziari.

Ezkontzak

Hiru ezkontza ospatu dira Baigorrin, aitzineko astean.Arnaud Youakim eta Floriane Coum, mahastizainak dira, Leizaratzeko bidean dute egoitza, haur baten buraso. Battitt Urrutia eta Ihintza Uranga, Izpegiko bidean bizi, hauek ere haur bat badute. Lezpartze Bortairuko Joel Indart eta Erika Bourdette, bi haurren burasoak, Joel laborari hazle eta Erika erizain laguntzaile. Goresmenak deneri.

Zirkua

Gipuzkoatik heldu den Gure Zirkua jadanik instalatua da Herriko Etxearen ondoan eta 3 emanaldi...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026/09/03

Indar jokoak, Pala txapelketa eta Ikastolako berriak

Indar jokoak

Urtero bezala Donamartiriko Arberoa Herri Kirolak elkarteak Donapaleuko festibalean parte hartu du. Bi urtez irabazi ondotik, aurten 2. tokia lortu dute. Segalariek, orga jokoan eta lasto altxatzean 2. tokia hartu ondotik, 4. postua hartu dute zaku lasterkariak eta aizkolariak. Eguna ontsa bukatzeko eta ohore zenbaitekin finitu dute, 22 minutuzko tirakada baten ondotik soka tirako finala irabaziz. Zorionak!

Pala txapelketa

Horra agorrilaren 22an iragan diren udako pala txapelketaren finalen emaitzak.

3. mailan: Finalistak - Larraburu Lucas eta Arotçarena Gexan 16. Irabazleak - Goyhenetche Xan eta Irola Jon 30.

2. mailan: Finalistak - Cornu Cédric eta Etchepare Sébastien 18. Irabazleak - Etchepare Nicolas eta Suzanne Xan 30

1. mailan: Finalistak - Barnetche Jon Iriberry Patxi 15. Irabazleak - Broussaingaray Allande eta David 30.

Ikastolako berriak

Arberoa ikastolak...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026/09/03

Amikuze eta Oztibarreko Gau Eskolaren sartzea, Bihotzeko Ostatuen kantaldia irailaren 13an Donapaleun, Aritz IBARRA Amikuzeko mediatekan irailaren 19an

Gau eskolako arduradunak
Gau%20eskolako%20arduradunak

Amikuze eta Oztibarreko Gau Eskolaren sartzea

Amikuze eta Oztibarreko Gau Eskolan, azken ikasturtea joan den ekainean bururatu zen 90 bat ikaslerekin, 12 taldetan banaturik 8 irakasleren artean. Kurtsoetatik aparte, martxoaren 19an, 24. Korrika Donapaleutik pasatu zen. Korrikak karrikak jendez gainezka bete zituen.

Gau Eskolako arduradunak, ikasturte berriaren preparatzen ari dira. Aurtengo leloa “Euskara goxoki ikasi eta bizi” izanen da. Aurten ere, urriaren 6tik ekain bukaera arte, 32 astez, helduei euskara kurtsoak segurtatuko ditu, maila guzietan, iniziaziotik alfabetatzeraino, egunaz edo gauaz, astean 5 edo 6 ordu emanez. Informazioak hartzeko edo izena emateko, permanentziak antolatuak dira Donapaleun (Gambetta karrikan) irailaren 7tik 16ra (13:00-19:15) eta Larzabalen (Espelletenia ostatuan) irailaren 9an (16:00-19:30). Permanentzia horietan, interesatuak diren guziei behar diren xehetasunak emanak izanen dira.

Prezioen aldetik,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026/09/03

Heriotze eta Atxiki tailerrak

A. X.

Heriotze

Agorrilaren 6an jakin dugu Jean Elgart, Gaztarreineko semea hil dela Labennen, 76 urte zituen. Mimizanen bizi zen. Urepelen ehortzia izan da. Doluminak eskaintzen ditugu Gaztarreineko familiari. Agorrilaren 19an aldiz, Gaxuxa Fernandez-Charlet, Urriztiko etxeko anderea pausatu da 97 urtetan. Emazte xume eta langilea, beti umore onean agertzen zena, nahiz jasan dituen harek ere pena frango bere bizian. Gure doluminak bere haur, haur ttipi, haurride, iloba eta familiakoeri.

Atxiki tailerrak

Atxiki zerbitzuko psikomotrizitate eta memorio tailerrak hasiko dira berriz buruilaren 8an, abenduaren 8a arte. Asteartetan izanen dira (9:15-10:30), Amerikanoinean, 60 urtez goiti duten jendeeri irekiak dira.


...

Irakurri segida


3847. zbk

Azalekoa | 2026/09/03

Dantza karrikara, euskara erdigunera

A.E.

Dantza%20karrikara_%20euskara%20erdigunera

Angeluarrak dantza taldeak bere 60. kandela ufatuko du aurten. Karia horretara, kabalkada muntatu dute, irail honetan bi aldiz emanen dutena. Patxi Amulet Angeluarrak taldeko ko-lehendakariak horren berri eman dauku.

Kabalkadaren bidez, herria batuz

Azken urteetan, Angeluarrak taldeak lanketa bat eraman du dantzaren inguruan, karrikak eta plazak berriz hartzeko gisan. Horretarako, erritualei lotu dira duela urte pare bat, dantza, kultura eta euskara batu eta elkartuz, herria eta jendartea egitea ahalbidetuz. Heldu eta haurrekin lan hori eramaten hasi dira, transmisio mailan indarrak emanez.

Aurten, 60. urtebetetzea denez, beti ere dantza karrikara hedatzearen ideiarekin, kabalkada muntatzea erabaki dute. Elkarte kideentzat biziki inportantea zen proiektua idekitzea ahal bezain bat elkarte eta jendeei, herritarren proiektua izateko gisan.

Badu 2 urte gogoeta hasi direla, urte batez Angeluarrak taldeko kideekin lan egin dute, nahi eta nahi ez zena jakiteko. Hortik, 2025eko urtarrilean lehen hitzordu bat izan da, nun lehen aldikoz jendea batu den horren aipatzeko. Iazko ekainean, izen-emateak ideki dituzte, Angelun bizi, Angelu bizi izana edo Angeluko elkarte...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016