Herriz Herri - Aldude (NB) | 2026ko Azaroaren 26a

Heriotzeak

Joan den astean, Marie Jeanne Etcheberry serora zendu da. Irisarriko Xarboinean sortua zen, duela 93 urte. Bere heriotzaren berriak, aldudar, urepeldar eta esnausuarrak hunkitu ditu. Alabaina, 35 bat urtez, etxez etxe erizaingoan iragan du, hemen egon den denbora guzian. Hastapenean mobiletan, gero autoz. Nor ez da haren zerbitzuen beharrean izan, eritasun, istripu edo heriotza baten karietara, eta hori guzia aro mota guzietan? Segur denen eskerrak hartze zituela. Heldu den ebiakoitzean, azaroaren 28an, Aldudeko elizan, beste xedeekin batean, Marie Jeanne serorarentzat meza bat emana izanen da (17:00). Doluminak Mathilde serora, bere ahizpari, bai eta ahaide guzieri.

Ebiakoitz arratsaldean jakin da Jean Pierre Luro pausatu dela. Joanesenean sortua, zazpi haurrideko familia batean, bere bizia laborantzan iragan du. Kasik erran daiteke denbora batez bi ofizio bazituela. Panpi, deitzen genuen bezala, musikazalea zen, akordeoi jolea. Urteetan, hainbeste eztei, dantzaldi eta herriko besta alaitu ditu bere akordeoiarekin. Beste pasio bat ere bazuen: ihizia, zeinari denbora anitz kontsakratu zion. Alaba baten aita, 73 urtetan zendu da. Doluminak familiari.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016