Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Azaroaren 26a
Alokairuen mugatzearen esperimentazioa luzatua eta Eneko Bidegain mediatekan
Irati Esparza Guimon
Alokairuen mugatzearen esperimentazioa luzatua
Alain Iriart, Euskal Elkargoko Lehendakariak eta Nicole Etxamendi, ororendako etxebizitzaren ardura duen kontseilari ordezkariak, pozik hartu dute azaroaren 19an, Frantziako Asanblea Nazionalean alokairuen mugatzearen esperimentazioa luzatzeko onartu erabakia.
Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren inguruan den tentsio handiko testuinguruan, luzapen hori urrats garrantzitsua da lurraldeko biztanleentzat. Tentsio eremuetan alokairuen prezioen igoera mugatu eta urte osoko alokairu eskaintza segurtatzeko sortu den tresna honek, bere eraginkortasuna eta zilegitasuna indarturik ikusten ditu erabaki honi esker.
Erabaki hori, gainera, lurraldean indarrean diren alokairu-mugak errespetatu ez dituen jabe bati 1.800 euroko lehen administrazio-zigorra ezarri zaion unean iritsi da; horrek erakusten du neurriak benetako aplikazioa duela eta eraginkortasunez funtzionatzen duela.
Eneko Bidegain mediatekan
Azaroaren 27an, ostiralez, Eneko Bidegainek “Hegal egiten” liburua aurkeztuko du hiri barneko mediatekan (18:15). Egiazko gertakarietatik abiatu da idazlea eleberria ontzeko, lekukotasunak eta gutunak baliatuz. Euskararen Urtaroaren karietara antolatu dute topaketa.




