Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2026ko Azaroaren 26a

Jone Bordato Amikuzeko mediatekan, Eguberriko merkatua, Habia taldea Bideaken eta “Sonü Baratxuri” Berritzak emanik

Battitta Boloquy

Jone Bordato
Jone%20Bordato

Jone Bordato Amikuzeko mediatekan

Zabalik elkarteak gomitaturik, Jone Bordato hazpandar idazlea Amikuzeko mediatekan izanen da azaroaren 28an, ibiakoitzez (10:00). “Erroen izerdia” liburua aurkeztuko dauku. Hona nola Zabalikek laburbiltzen duen: “Hiru ipuinek osatzen dute. Protagonistek iraganean finkatuak dituzte beren erroak, beren zauri eta zorionekin, baina geroa zabalik da beti, beren buruaz jabetzera eta askeago sentitzera eramango dituzten urratsak dardaraz abiatzen dituztelarik”. Ondotik baso bat eskainia izanen da.

Eguberriko merkatua

Aitzineko urteetan bezala, Amikuzeko ikastolak antolatzen du ibiakoitz honetan, azaroaren 28an, Eguberriko merkatua Donapaleuko Airetik gelan (10:00-18:00). Lekuko ekoizle, sortzaile eta artisauek parte hartuko dute eta beren mozkinak proposatuko dituzte goizeko. Jateko eta edateko izanen da eta animazio desberdinak proposatuak izanen dira egun guzian. Amesten duzuen guzia eta oraino amesten ez duzuena ere, hor aurkituko duzue.

Habia taldea Bideaken

Euskararen Urtaroa kari, Bideakek Habia taldea gomitatu du ibiakoitz honetan, azaroaren 28an, Donapaleura (19:00). Habia sorkuntza gune bat da artista gazteentzat. Hor ariko dira Maiana Aguerre, Maia Iribarne Olhagaray, Elena Haira eta Amaia Hiriart. Omen kontzertua emanen digute: “Amodioa, gerla, ekologia, kultura edo giza harremanak arakatzen dira hor, lazturak leundu gabe”. Sartzea 8 €.

“Sonü Baratxuri” Berritzak emanik

“Sonü Baratxuri” musika eta dantza diziplina anitzeko sorkuntza da, Berritza euskal elkarteak bultzatua. Ikuskizun honek aitzineko errituen oihartzuna aztertzen du gaur egungo munduan. Taula gainean hamabost musikari eta hameika dantzari izanen dira. “Sonü Baratxuri”, munduko kulturak elkarrekin josten dituen hari horren agerpena da. Bi emanaldi emanak izanen dira heldu den igandean, azaroaren 29an, Donapaleuko zine gelan (16:00 eta 19:00).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016