Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Azaroaren 26a
Bide hetsiak, Karaoke eta Gasna salmenta
Bide hetsiak
Joan den asteko abisua oroitarazten dugu: obrengatik, gure herriko bide zenbait hetsiko direla ondoko egunetan: Elorrietako bidea azaroaren 27an, Belexikoa 26 eta 27an, Germietakoa azaroaren 30 eta abenduaren 1ean eta Manexeneko errepidea abenduaren 1 eta 2an.
Karaoke
Euskararen Urtaroa kari, euskal karaokea iraganen da Bixentainean, abenduaren 3an (19:30). Zehaztu da xuxen edo berdin gaizki kantatzen duten euskaldun guzieri idekia dela.
Gasna salmenta
Aurten ere Baigorriko ikastolak behi, ardi eta ahuntz gasna salmentak proposatzen dauzkigu:
- Taula ttipiak 4/5 pertsonentzat 25 eurotan.
- Taula handiak 10/12 pertsonentzat 50 eurotan.
- Taula + arnoak 60 eurotan: gasnekin batean, Irulegiko sormarkako arno beltza.
Ardi gasnak Urepeleko Urritzelaia eta Aldudeko Enautene etxaldeetakoak dira.




