Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Azaroaren 26a

Badiako izurdearen berri eman du Pelagis behatokiak eta Denen Etxeak etxebizitzak hornitzeko dirua biltzen du portuan

Irati Esparza Guimon

“Pomme” deitzen den izurdea 2025eko udazkenean iritsi zen D. Lohizunera. 5 eta 8 urte arteko izurde emea da. (Donibane Lohizuneko Herriko Etxea)
Pomme%20deitzen%20den%20izurdea%202025eko%20udazkenean%20iritsi%20zen%20D.%20Lohizunera.%205%20eta%208%20urte%20arteko%20izurde%20emea%20da.%20(Donibane%20Lohizuneko%20Herriko%20Etxea)

Badiako izurdearen berri eman du Pelagis behatokiak

Duela kasik urte batetik Donibane Lohizuneko badian ikusten den izurde emeak zorne-zorro bat zuen eskuineko saihetsean, bizkar-hegalaren azpian. Azaroaren 16an ohartu ziren behatzaileak zorroa berriz ireki zitzaiola. Pelagisekoen arabera, bilakaera baikorra da, zornea ateratzen uzten baitu. Egun hartarainoko behaketetan ez zuten ahultze zantzurik antzeman animaliaren jokamoldean.

Denen Etxeak etxebizitzak hornitzeko dirua biltzen du portuan

Azaroaren 28ra arte, baxerak, etxeko oihalak, jantziak, koadroak eta jostailuak salgai dira portuko erretegian, Leclerc kaian. Bildu dirua baliatuko du Denen Etxea elkarteak gizarte langileek harengana bideratu familien etxebizitzak hornitzeko. Larunbatean, azken egunean, 10:00etatik 17:00etara irekiko dute, eta tonbolako zozketarekin bururatuko da salmenta.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016