Hegoaldean | 2026ko Azaroaren 26a

Haur sortzeak Hego Euskal Herrian

Pablo Joxe Aristorena

Azaroak 18an eman du argitara Espainiako INE (Frantzian INSEE) erakundeak joan den urteko haur sortze kopuruaren berri. Hego Euskal Herrian 17.896 haur sortu dira: Araban 2.158, Bizkaian 6.641, Gipuzkoan 4.555 eta Nafarroan 4.542. Aldiz, 29.367 lagun pausatu ziren, hots, heriotza tasa %64,09 handiagoa izan zen munduratu berriena baino. Bataz bertze, lau probintzietako mila biztanlerendako 6 haur sortu ziren eta mila emazterendako bataz bertze 30 haur jaio, betiere kopururik handienak Nafarroan. Heriotzak, berriz, 1.000 biztanlerendako 10 lagun zendu ziren, tasarik apalenaren protagonista, berriz ere, Nafarroa: mila laguneko 8,5 hildako.

Alabaina, populazioa emendatzen ari da etorkinei esker. INEren eta Eustat-en (Euskal Autonomia Erkideko datu iturri ofiziala) arabera, Hego Euskal Herriko demografiaren argazkia honakoa genuen 2026. urtarrilaren 1ean: orotara, 2.943.108 biztanle, horietarik Araban 344.598, Bizkaian 1.173.070, Gipuzkoan 735.379 eta Nafarroan 690.061. Urteak iraganez bezala, atzerrian sortu eta gure eskualdera bizitzera eta lanera heldu diren herritarrei dagokienez, INEren arabera Araban %17,60, Bizkaian %14,80, Gipuzkoan %13,80 eta Nafarroan %21,34 dira jatorriz atzerritar jendeak. Iaz, gainera, horietarik 19.097 lagunek Hego Euskal Herriko erabateko hiritartasuna lortu zuten nazionalitate espainiarra ukaitearekin batean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

Hegoaldean | 2026/11/26

Haur hazkuntza 900€ hilabetean Euskadin

Pablo Joxe Aristorena

Espainiako INEk goiko datuak argitara eman bezperan, Save the Children erakundeak ohartarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bataz bertze 900€ behar direla haur baten hazteko. Nazioarteko erakunde honen arabera, azken zortzi urteetan haur hazkuntzaren kostua %39 igo da eta familien %17ak ez du aski sos egoera horri aurre egiteko. Are gehiago, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haur eta nerabeen %30,70 pobrezian edota gizarte bazterketa pairatu arriskuan leudeke, eta kopurua %52,10era goratzen da guraso bakarreko etxetan.

Aipatu hiru euskal probintzia horietan, etxebizitza eta elikadura daitezke hilabetero haur hazkuntzak behar omen duen 900€ horien %45ekoa. Save the Children-ek dio, hilabetean 227€ doazela haur bakoitzeko elikaduran. Madril eta Kataluniarekin batean, Euskadi da bizi maila garestiena duen lurraldea eta etxebizitzaren egoera zailenetarikoa ere. Hortaz, erakunde honek politika publikoak indartzea eta familientzako laguntzak seme-alabek 18 urte bete arteraino...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/26

Hauteskunde kanpaina

Pablo Joxe Aristorena

Asteburuan Hernanin (Gipuzkoa) PPko zerrendaburuak, Jon Etxeberriak jasan burla eta erasoak tarteko, hauteskunde kanpaina ordu batzuz garai bateko giro ozpindura lerratu zen. Imanol Pradales lehendakariak eta alderdi politiko orok fite jo zuten lekuz kanpokotzat gertatutakoa. PPko buruak, Alberto Nuñez Feijók, Eibarren bertze ekitaldi bat antolatu zuen preseski Jon Etxeberria hautagai gaztearekin eta hauteskunde kanpainak behar den bidea hartu du: ideien eta egitasmoen eztabaida, bai… beti ere pertsonekilako errespetua lehenetsiz.

Kanpainaren beroan, zundaketa etxe nagusiak, ordaintzaile eta interes desberdinekin, egunero ari dira inkestak atera eta atera. Araban (4), Bizkaian (8), Gipuzkoan (6) eta Nafarroan (5); hots, Hego Euskal Herriak orotara 23 diputatu hautatuko ditu, Madrileko Asanblea Nazionaleko 350 diputatuen artetik.

Kronika hau idazterakoan, zundaketa etxe nagusien bataz bertzeko diputatuen eserlekuen banaketa honelakoa litzateke: EH Bildu (7/8), PSOE...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/26

Donostiako “Topo” berria badabil engoitik

Pablo Joxe Aristorena

Donostiako “Topo” berria
Donostiako%20Topo%20berria

Azaroak 21, ibiakoitza, goizeko 6:45. Egun handia donostiarrentzat eta Donostiara joan-jinka dabiltzan eta ibiliko direnentzat. Lurpeko tren-azpiegitura berri honek, orain arteko azpiegiturarekin bat eginez, Gipuzkoa ekialdea eta mendebaldea, lehen aldikoz, etenik gabe lotzen ditu. Bertzalde, hiriburuan, Donostiako erdigunean, hiru punttu nagusitan, Amaran, Kontxan eta Bentaberrin lurpeko hiru geltoki berri zabaldu ditu.

Ibilbide berriak, hirigunea zeharkatuz, 4,2 kilometro ditu. Guzira, 197 tren-gidarik eta 67 trenek osatzen dute sare berriko zerbitzua. Trenak zazpi minutu t’erdiro iraganen dira hamaika geltokiko ibilbidean Donostiako Añorga auzotik Pasaiaraino. Lanegunetan, eguneko 276 tren-zerbitzu eskainiko dira. Ibiakoitzetan, berriz, gau osoan ibiliko dira ordu erdiro. Tira, Pariseko Metroak baduke zer ikasi! Lanek bederatzi urtez iraun dute. Eusko Jaurlaritzak 300 milioi euro bideratu ditu horretara. Zailtasun handirik ere izan da artean, oroz gain, Kontxako...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2026/11/26

FIFA kalapitan euskal erakundeekin

Pablo Joxe Aristorena

FIFAk Espainia, Portugal eta Maroko hautatu ditu 2030.ean jokatzekoa den Munduko futbol lehiaketarako. Horren kari, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioek, Bilbo eta Donostiako Herriko Etxeek, Bilboko Athletic-ek eta Donostiako Errealak, hautagaitza egitasmo bakar partekatu bat aurkeztu diote FIFAri. Antolaketa eta aurrekontu bat eta bakarra.

Bada, joan den ortzegunean, Rafael Louzánek, Espainiako Futbol Federazioko lehendakariak jakitera eman du, FIFAk proposamen hori ez duela onesten. Bilbok eta Donostiak aitzina egitekoz, nork bere aldetik eskaria egin ala hautagaitzari uko egin diezoten galdegin du.

Ekainaren 1ean aurkeztu zuten euskal erakunde guzien proposamen bateratua. Hiru ardatz zituen: aurrekontu bakarraren kudeaketa, bina partidu San Mamesen zein Anoetan jokatzea eta diru zor publikoa neurtzea. Helburua: Euskadiren itzala nazioartean hedatzea, aurrekontua zorroztasunez kudeatu eta bertakoen ongi izatea gutxietsi gabe.

Antolaketa...

Irakurri segida


3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016