Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Azaroaren 26a
Emazteen kontrako indarkeriei aurre egiteko asteak segitzen du eta Herriko poliziaren eta SNCFren arteko hitzarmena geltokian
Irati Esparza Guimon
Emazteen kontrako indarkeriei aurre egiteko asteak segitzen du
Hendaiako judo elkarteak emazteentzako autodefentsa ikastaroa eskainiko du azaroaren 27an, ostiralez, dojoan eta urririk (19:45-21:45). Biharamunean, Kintsugi-Emazteen Etxea konpainiak Istorias dantza ikusgarria emanen du Gaztelu Aretoan (20:30).
Herriko poliziaren eta SNCFren arteko hitzarmena geltokian
Azaroaren 16an izenpetu hitzarmenaren bidez, geltokian eta haren inguruetan egiten dituzten esku hartzeak elkarrekin antolatzen segituko dute bi zerbitzuek. Herriko Etxearen arabera, urte hastapenetik herriko poliziak 90 segurtasun operazio inguru egin ditu eremu horretan. Hemendik aitzina, garraioaz arduratuko den polizia bat izendatuko dute, SNCFko segurtasun taldearen solaskide izateko.




