Herriz Herri - Donamartiri (NB) | 2026ko Azaroaren 26a

Mendixka lasterketa

Sylvain Haïçaguerre

20 kilometroko lasterketaren abiatzea
20%20kilometroko%20lasterketaren%20abiatzea

Bezperan euria izanik ere, azaroaren hamabostean, igande goizean iragan da mendixka lasterketa bi itzuli desberdin proposatuak zirelarik. Itzuli luzeena, 20 kilometrokoa zen. Ibilaldi horretan 254 korrikarik eman zuten izena, horietarik 230 sailkatuak izan dira.

Lehen hiru gizonak:

1- Mickael Etcheverry

2- Samuel Techene

3- Txomin Sarabando

Lehen hiru emazteak:

1- Ane Elzaurdia

2- Maud Mentaberri

3- Carole Duhart

20 kilometroetatik landa abiatu dira 4 goeletta, hamar bat gizon bazirelarik karrosa bakoitzaren aitzinarazteko. Azkenik abiatu dira 14 kilometroko itzulikoak, 200 lasterkari eta hauetarik 182 sailkatuak direnak.

Lehen hiru gizonak:

1- Tituan François

2- Cédric Lopez

3- Jean Marc Berroa

Lehen hiru emazteak:

1- Emilie Richaume

2- Nathalie Sallaberry

3- Cléa Lelievre

Bururatzean lasterkari bakoitzarentzat bazen janaria bai eta edaria. Oraindanik emana da hitzordua heldu den urteko.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016