Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Azaroaren 26a
Aparkaleku eta komun irisgarriak aurkitzeko tresna, Itsas lizeoko ateak zabalik eta Bisita eta grabadura tailerra euskaraz Errekoletoetan
Irati Esparza Guimon
Aparkaleku eta komun irisgarriak aurkitzeko tresna
Ziburuko informazio praktikoa Grall aplikazioan eskura daiteke orain. Besteak beste, herrian non aparka daitekeen eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokitu komunak non diren jakin daiteke telefonoaren bidez. Euskal Elkargoaren sustenguarekin garatu dute aplikazioa.
Itsas lizeoko ateak zabalik
Azaroaren 28an, larunbatez, orientazioa prestatzen ari diren kolegio eta lizeoko ikasleek arrantza, nabigazio, bela eta itsas mekanikako formakuntzak ezagutzen ahalko dituzte (9:00-12:00). Irakasleek nabigazio simulagailua, mekanika tailerrak eta eskolako belaontzi berria erakutsiko dizkiete. Belaontziko patroi profesional izateko aukera berriaz ere argibideak emanen dituzte.
Bisita eta grabadura tailerra euskaraz Errekoletoetan
Azaroaren 27an, ostiralez, bisita gidatua eta grabadura tailerra eskainiko dituzte Ziburuko Errekoletoetan, Euskararen Urtaroaren karietara (14:00). Donibane Lohizuneko eta Ziburuko Arte eta Historia Lurraldeak antolatu du hitzordua. Parte hartzea urririk da.




