Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Azaroaren 26a

Eskubaloia eta Heldu den aste hondarreko partidak

Benat Larramendy

Nesken senior taldea
Nesken%20senior%20taldea

Eskubaloia

Gizonetan: Nazional 2 mailan, irisartarrek galdu dute Andernoseko taldearen kontra, 31-30.

Erregional mailan, hamazazpi urtez petikakoek ere galdu dute, Pau Nousty/Buros-en kontra, 24-30.

Nesketan, erregional mailako frantziar koparen kondu, lehen taldeak irabazi du Barzungo taldearen kontra, 41-24. Bigarren taldeak, departamenduko frantziar koparen kondu irabazi dute Makearen kontra, 28-20.Erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoek ere irabazi dute, Mios taldearen kontra 43-32.

Heldu den aste hondarreko partidak

Gizonetan, Nazional 2 mailan, Irisartarrak taldeak Atharratze errezebituko du larunbatean (19:00). Erregional mailan, bigarren taldea Lasseuben ariko da larunbatean (21:00). Hirugarren taldeak Donapaleuko taldea errezebituko du igandean (16:00).

Nesketan, Nazional 3 mailan, Kanbo/Irisarri taldea Irisarrin jokatuko da Mioseko taldearen aurka, larunbatean (21:00). Igandean, bigarren taldeak Asson errezebituko du Irisarrin, (14:00). Larunbatean, erregional mailan, hemezortzi urtez petikakoak Kanbon ariko dira Assoneko taldearen kontra (18:30).


Email Facebook Twitter LinkedIn

3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016