Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Azaroaren 26a
Eguberriko merkatua eta Ondoko hitzorduak
Eguberriko merkatua
Azaroaren 29an, igandez, iraganen da herriko gela handian (10:00-14:00).Hogei bat salmahain beharrak dira. Eguberri eta urte hondarreko erosketak egiten ahalko dira, hirietako saltegi burrunbatsuetara joan gabe. Tokiko artisten eskulan, edergailu, apaingarri, jantzi, jostailu, goxoki eta gaineratiko atzemanen da. Lekuan berean izanen da ere janari eta edari bai eta lantegi jostalekua haurrentzat. Ongi etorri deneri. Arberoa ikastolaren merkatuan parte hartuz, euskara lagunduko duzue!
Ondoko hitzorduak
- Abenduaren 5ean Artetxean kontzertuak ikastolaren alde
- Abenduaren 6an “Besta ttipi”, urriko bestak ezeztatuak izanik, Izturitzeko gazteriak antolatu
eguna
- Abenduaren 13an kantu bazkaria Artetxean (hau ere urrian beharra zena). Izenak oraindanik eman behar dira Joelle deituz 06-84-53-14-44 zenbakira.
Kasu “Ingurutxo” dantza errepikak berriz abiatzen dira astelehenetan Artetxean (20:30), kantu bazkaria aitzin emaiteko.




