Herriz Herri - Bardoze (L) | 2026ko Azaroaren 26a
Obren hasiera eta Zinema elkartearen biltzar nagusia
Obren hasiera
Zelaieta izeneko proiektu berriaren lehen harria ofizialki pausatu zuten azaroaren 13an errugbi zelaiaren azpian. 12 apartamendu eta 5 etxe eraikiko dituzte han, eta gazteentzat prezio apalak bermatuko dituzte BRS sistema berri horiekin. 2028ko hasieran aurreikusten dute obren bukaera.
Zinema elkartearen biltzar nagusia
Les Bobines Rurales elkarteak bere biltzar nagusira gonbidatzen gaitu azaroaren 27an, (19:00). Gero, afaria izanen da: pintxoak, kuskusa, udare tarta, kafea edo dutea (20:00). Ondotik bardoztar talde batek urte bukaeran plazaratuko den “azken inkesta: eguzkilore” izeneko film aurrerapena proiektatuko du, baita “je fais le mort” izeneko filma. Afaria erreserbatzeko: 06-86-70-48-10 zenbakira deitu.




