Herriz Herri - Angelu (L) | 2026ko Azaroaren 26a

Herriko lau jantokitan, sei tona hondakin organiko baino gehiago eta Auzotarrek landareak ezarri dituzte Capucines baratzeko urmaelean

Irati Esparza Guimon

Herriko lau jantokitan, sei tona hondakin organiko baino gehiago

Évariste-Galois eskolako, Maylis-de-Menditte haurtzaindegiko eta Baroja nahiz Édouard-Herriot aisialdi zentroetako jantokietan 6,1 tona biohondakin bereiz bildu dituzte urte batez.

Auzotarrek landareak ezarri dituzte Capucines baratzeko urmaelean

Bio Divers Cité elkartearen inguruan, hogei bat heldu, bost haur eta zenbait gazte bildu dira auzoko urmael berria landareztatzeko. Lezkak eta hezeguneei egokitu beste landare batzuk ezarri dituzte, igelak, burruntziak eta hegaztiak bertara etor daitezen.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016