Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2026ko Azaroaren 26a
Dokumental eta solasaldi Mentan eta Kukai taldearen ikusgarria
Peio Soulé
Dokumental eta solasaldi Mentan
Euskararen Urtaroa kari, Alaia Cachenaut antropologoaren “Plaza Hartu” dokumentala hedatua izanen da, ortzegunean, azaroaren 26an, Mentan liburu dendan (19:00). Ondotik, Xantiana Etxebest eta Joana Etxartekin solasaldia izanen da “Gure Ondarea” lemapean.
Kukai taldearen ikusgarria
Euskararen Urtaroa kari ere, Urzaiz elkarteak antolaturik, Kukai dantza taldeak “Kale hizketak” ikusgarria emanen du ezker paretan, ortziralean, azaroaren 27an (18:30). Sartzea 15 eurotan izanen da. Aitzin eta ondotik talo eta ostatu izanen dira.





