Herriz Herri - Biarritz (L) | 2026ko Azaroaren 26a

Arrokak sendotzeko lanak eta Kresalako hogeita hamar dantzari Gare du Midin

Irati Esparza Guimon

Arrokak sendotzeko lanak

Urriaren 19an abiatu zituzten itsas bazterreko Gamaritzeko dika eta Ama Birjinaren hargintza eta sendotze lanak. Herriko Etxearen egutegiaren arabera, lehen zatia azaroaren 26an bururatzekoa da. Bigarren lanaldia 2027ko urtarrilean hastea aurreikusia dute, bi hilabeterako.

Kresalako hogeita hamar dantzari Gare du Midin

Azaroaren 29an, igandez, Donostiako Kresala taldeak Hitaz Orhoit ikusgarria emanen du Gare du Midin (18:00). Faustino Aranzabalek sortu koreografian, hogeita hamar dantzarik isilpean gelditu diren biktimei eginen diete omenaldia. Emanaldia Malandain Balletak antolatu Danses croisées festibalaren baitan izanen da.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3859. zbk

Gure Hitza | 2026/11/26

Euskara eta zerbitzari handi agurgarriak

Peio Jorajuria

Euskalgintzak Baionako karrikak gainezka bete ditu joan den larunbat arratsaldean. Euskal Konfederazioak joa zuen deiadarrari ihardetsi dute 7.500 euskaltzalek, parasola pean. Euskara gero-eta itoagoa delarik hemen gaindiko erdal munduaren baitan, eta frantses estatuak eraso gero-eta mingarriagoak egiten dizkiolarik euskarari, prefetaren eta suprefetaren bidez bereziki, ezinbestekoa genuen gure mina oihukatzea. Hautetsiak ere hor zeuden saldoan, Herriko Etxeek eginiko euskararen aitortzaren auzipetze sistematikoa salatzeko eta hala ere deliberatuki aitzina joko dutela errateko, koofizialtasunaren bidetik doan euskararen aro berri bat eraikitzeko xedez. “Frantziak bere DNAn dakar jakobinismoa” du berrikitan errana Alain Lamassoure politikari ohiak. Hala ere, “denen artean lortuko dugu Euskal Herri euskaldunago eta justuago bat eraikitzea”, hara zer esperantzazko mezua duen zabaldu Sébastien Castet Euskal Konfederazioaren koordinatzaileak larunbatean...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016