Herriz Herri - Urepele (NB) | 2026ko Azaroaren 26a
Xalbadorren omenez
A. X.
Azaroaren 28an, Xalbadorren omenez bi ekitaldi izanen dira. Arratsaldean, Xabier Amuriza eta Eneko Dorronsorok hitzaldia emanen dute eta arratsean Iparraldeko Orkestra Sinfonikoak kontzertua emanen du elizan (20:00).Philippe de Ezcurra musikari eta bandoneon-jotzaileak gidatuko du egitasmoa. Berarekin, oholtzan izanen dira Amets Arzallus, Joanes Illarregi eta Elixabet Etxandi bertsolariak, bai eta Aire Ahizpak, Ekhi Lambert, Maialen Errotabehere, Pier-Pol Berzaitz eta Mixel Etxekopar kantariak ere.
Horiekin batera, Maurice Ravel kontserbatorioko Zabala moduluko dantzariak, Paxkalin Chabagno eta Paxkal Indo txalapartariak izanen dira, Ekain Cachenaut txistulariak eta orkestrako musikariek lagundurik. Prezioak: 12€, 14€ edo 18€, eta urririk 12 urtez pekoentzat.
Sarreren erosteko, erreserbak internetez egin daitezke Iparraldeko Orkestraren webgunean edo ekitaldiaren fitxan Euskal Kultur Erakundearen agendan.





