Herriz Herri - Lekorne (L) | 2026ko Azaroaren 26a
Pontx pailazoaren ikusgarri berria
Menane Oxandabaratz
Bildu Hodian elkarteak urte hondarreko ikusgarrira gomita zabaltzen du, abenduaren 6an, igandearekin, Lekorneko Hodi Aldean gelan. Pontx pailazoaren “Amatxi” obra berria ikusten ahalko da (16:30). Amatxi Anttoniren eta Pontxen arteko bihurrikeria eta konplizitatea da aipatua. Momentu goxo eta irringarri baten pasatzeko parada ezin hobea! Aitzin arratsaldeko askaria izanen da, matahami onen jateko parada, edari goxoek lagundurik (15:30). Lekua aitzinetik atxikitzen ahal da 06-63-77-43-82 zenbakira deituz edo egunean bertan. Sartzea 8€, urririk elkarteko kideentzat.





