Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 11a

Azkaine

Hain dira egiazkoen irudi Nun asma litezke errexki Itsas zabalean plisti plasta polliki Aske eta alaiki joaiten urruti. Beren moldatzailearen eskuetan Prestuki egonik orenak eta orenak Ezagutu gabe zerua, ura, haizea, Hots, amestua zuten itsasoko libertatea! Donibane Lohizuneko arrantza-untziak: hauxe da hamar haur ttikieri Aitatxik egin opari hunkigarria!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 04a

Azkaine

Larrungo Izpiritu Saindua Gure parropia hola deitu zuten, denboran, iduriz 14. mendekoz, Larrun kaskoan zen ermita baten izena hartuz; baseliza hau, Urruña, Azkaine, Sara eta Berako apezek kudeatzen zuten bakotxak beren xaindian. Mendekoste astelehenez, oinezko beila ere muntatzen omen zen gaineko puntarat, lau herrietako kristauek elgarrekin otoitz eta besta egiteko. Pentsatzekoa da ez zela kantu eta irrintzinarik eskas, haize-hegoak ufaka azpiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 28a

Azkaine

Hauteskundeak Ekainaren 28an ditugula iragarri dute berria; beraz, Urruña, Ziburu eta bertze ondoko herri zenbaitetan bezala, Azkainen ere boza emaitera gomitatuak gira. Martxoaren 15ean, lehen itzulian, 5 zerrenda ginintuen lehian, orain arteko auzapezaren taldea ginuelarik boz gehiengoaren biltzaile. Orain lau asteren buruan, herriaren kudeaketa berriz normaltasunera heltzeko, herritar bakotxak eginen du Herriko Etxeko itzulia eta kontseilu berria lanean abiatzeko gai izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 21a

Azkaine

Dolu - Herria kazeta hunen irakurle jarraikia, Axafla Baitako Iñazio Indak, mundu hau utzi zuen Pazko astelehenez, apirilaren 13an, 87 urtetan, eritasunak gaina harturik. Anitz urtez Herriaren irakurle leiala izan da. Bera pilotari izana eta pilotazalea, ez zuen huts egitekoa kirol horren zutabea bereziki. Azkaineko berrieri anitz atxikia eta euskara bai eta kantua errotik gustukoak zituen. Hetsialdia izanez, ez zen elizan sartzea haizu eta oren erdiko ospakizuna hilerrietan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 14a

Azkaine

HAURRIDETASUNA* Zergatik? Munduaren gogorkeriari ihardoki - "Askatasun, berdintasun, haurridetasun", hiru hitzak osagarri litezke baina ez dute berez elgar osatzen: askatasun ekonomikoa maiz berdintasunaren kontrakoa delako eta berdintasunera behartzea askatasuna murriztea. Beraz, nola hiruak elkartu? Legeak erabakitzen ahal dira berdintasun edo askatasunera bortxatzeko beharbada, sekulan ez haurridetasunera; azken hunek gure barnetik jin behar baitu, gogoa ernaraziz, nahia...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Maiatzaren 07a

Azkaine

"Maiatzeko euria urte guziko ogia": bigarren hori zerbait miragarri litaike planeta osoari begiratuz; eta lehena, ez bada denen gustukoa ere, premiazkoa denendako! "Maiatzeko lorea, urrea baino hobea": loreak bere altxorra fruituarekin ekartzen baitu; eta lorea bera, edozoin izan dadin, ez ote da berez begi-bihotzendako liluragarria? Orain, laster aterako baigira hetsialditik, ibiltzen ahalko gira baratzez baratze konfinamendu garaian eginikako artelanak miresten; egun horietan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016