Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 16a

Azkaine

Film emanaldia "Grande Synthe" filma aurkeztua izanen da urtarrilaren 16an Biltoki gelan (19:30). Ondotik eztabaida eta Azkaine Bai-ko programaren aurkezpena; arrats hau Azkaine Bai-k antolaturik. Landare merkaldia Atelier Vert saltegiak sasoineko landare eta lore frangoren hautua eskaintzen du urtarril huntan eta bereziki tipuladun landareak hala nola jazinto kolore mota desberdineko eta orgideak prezio interesgarrian. Zerbait xehetasunentzat bezeroa hurbiltzen ahal da gustuan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 09a

Azkaine

Bi zuzenketa norbaitek egin ditu azken aitzineko berrietan, "Charliri omenaldian": haro emana nuen eta harro zuzendua izan da. Haro: oihu edo hitzekin egiten den arrabotsa eta hori erran nahi nuen; harro delarik urguilutsu edo handius. Bestalde adi adi emana nuen eta adi bakarrik gelditu da. Adi adi delarik: biziki adi. Bi ohar horiek egin nahi nituen, lehena bereziki bi hitzek ez baitute batere erran nahi bera. Bertzerik ez, ez gira hortako gaitzituko. Azken...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Urtarrilaren 02a

Azkaine

URTE OSASUNTSU eta BAKETSUA desiratzen dut Menane eta Jenofa bi langile suharreri bai eta Azkaineko eta beste herrietako irakurle bakotxari. Gomita bat Sozial mailan arduratzen den CCAS-ek, 70 urte eta gehiago duten Azkaineko biztanleak krakada animatu batetara gomitatzen ditu Axafla Baitara urtarrilaren 7an (16:00). Izena emaiteko deitu Herriko Etxera: 05 59 54 68 30. Adin Goxoaren ateraldia Urtea elgarrekin hasteko Adin Goxoak gomitatzen ditu bere kideak Hegoaldera itzuliño...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 19a

Azkaine

Charlyri omenaldia Abenduaren 7an, larunbatarekin, Kiroletako bi aparkalekuek ez zuten nehola ere tokirik aski gelditzerik gabeko auto ilara kokatzeko. Ez zen ba errugbi txapelketako finala ikustera gomitatua jendea, baizik kirol hori errotik sustatzeko bere ahalak egin dituen Charlyri omenaldia eskaintzeko. Anitz azkaindar eta lagun, emozio handia, jendeketa guzi hori Kiroletara sartzeko eskaileretan erle mulkoa bezala bildu delarik Daguerre familiaren inguruan auzapezak eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 12a

Azkaine

Euskararen Nazioarteko egunakari Azken mementoko berria, ez da kazeta huntara heltzen ahal izan ekintza hunen iragartzeko; halere, azpimarratu nahi dut Hitza Mintza elkarteak "Kalakaldi krakada" antolatu duela euskaraz mintzatzeko helburuarekin abenduaren 3an, eskolako haurreri idekitzeko asmoz. Eta bertsu eskolako ikasleak etorri zaizkiote bisitaz bertsuak eskaintzeko hor zireneri. Hau opari pollita ukan dutena! Herriko kontseiluaren bilkura Ortzegun huntan, 12an iraganen da...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Abenduaren 05a

Azkaine

"Abenduko eguna argitu orduko iluna" dio erran zaharrak. Gure herrietako plaza eta karriketan kolore guzietako girgilak goizik piztuak dira, behar bada arrazoin horrengatik? Arrazoinki, ez da segur, argi-indarraren erabilpenean ere indar handia egin behar dugula errepikatua zaukularik! Noiz hartuko ditugu behar diren neurriak gutiago xahutzeko egun guzietako hainbertze eremutan? 1944. urtean sortuen bazkaria Iraganen da abenduaren 7an Larraldean. Izenak emaiteko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016