Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a

Lan eskaintza - Adinetakoen bazkaria - Herriko kaseta - Haritz Barne debatea

Lan eskaintza

Usaian bezala, otsaileko oporretan haurtzaindegia proposatuko zaie herriko eta auzo herrietako haurreri. Hori plantan antolatzeko gazteak eskas dira; beraz Herriko Etxeak deia egiten du, otsailaren 14etik 25era animazioan lan egiteko. Motibapen gutuna igorri behar da lehenbailehen jostaleku@ville-hasparren.fr helbidera.

Adinekoen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a

Jende kontaketa - Zine-eztabaida

Jende kondaketa

Urtarrilaren 20an hasiko da herriko jendearen kondaketa. Denek parte hartu behar dute, legeak hola dio. Kondatzaile batek etxe bakotxean dokumentu bat pausatuko du ondoko egunetan. Paper hori bete behar da, bainan egoera sanitarioa ikusita, galdegina da ahal duen orori interneten bidez erantzutea. Hori ezin duenak paperezko dokumentuak beteko ditu. Galderarik baldin bada eta xehetasun gehiagoren ukaiteko, Herriko Etxera deitzen ahal da: 05-59-29-17-77...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a

Hazparne

Urte bukaera

Iragan abenduan zinez egin ahalak egin dira Hazparnen herriaren alaitzeko: merkatu, herri barne lasaia autorik gabekoa, jokoak eliza sahetsean haurrendako, Papa Nöel-en etorrera, Olentzero eta Mari Domingi (hauek izigarriko arrakasta ukan dute), kantari, musikari... Mendeala gelan ere izan da mugimendu, Olentzero Park hor plantatua baitzen bi egunez. Hots usaiaz kanpoko bizia. Bakotxak nahi zuena kausitu duke hor eta heldu den urtekoaren prestatzeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a

Hazparne

50 urte elgarrekin

Iragan hilabetean bildu dira Herriko Etxean bide luze hori elgarrekin iragan duten bikoteak. Urrezko goresmenak merexi dituztela erran da eta opariak ukan dituzte. Hara nor diren bikote horiek: Joseph Castro eta Danielle Loubet, Etienne Eliceiry eta Laurence Larre, Jean Urruty eta Jeannine Leiza, Jacques Vignes eta Marie Louise Durruty, Jean Pierre Ainciart eta Marie Thérése Léon, Joseph Alzuri eta Marie Madeleine Etcheverry, Jean Barrière eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a

Hazparne

Bazterren erretzea

2021-2022ko sasoian bazterrak erre nahi badira, baimenaren galdegiteko mementoa da, abenduaren 31 aitzin egin behar delako. Ondotik komisio batek ikertuko ditu galdeak, erantzunak emaiteko gisan. Hortarako Herriko Etxean dosierra bete behar da, Hertzaintza zerbitzuan.

Eguberri garaia

Ondoko egunetako ausagailuek egiten dute aktualitatea. Alabainan aurten indar berezia egiten da Hazparnen garai horren alaitzeko....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 09a

HAZPARNEko berriak

Ertzain berria

Buruilaren lehenaz geroz ertzain berri bat bada Hazparnen, Sabrina Aroztegui. Andere gazte horrek, jadanik hor zen Michel Etcheverryrekin laguntzen du. Hazparnera jin aitzin Miarritzen lan egin du bost urtez eta aitzineko bost urteak polizia nazionalean iraganak zituen. Herriko Etxeak hauteskunde kanpaina denboran hitzemana bete du, hurbiltasunak seguritatea eta lasaitasuna emendatuko dituelako esperantzarekin. Herriko poliziarekin harremanetan sartzeko:...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016