Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Herriko kontseilua
Sasoiak hori nahi duelakoan, herriko kontseiluak diru harat hunatak aipatu ditu bere azken bilkuran. Funtzionamendu gastuak hein berean gelditzen dira. Ikerketak egin eta, iragan urte hondarrean obra batzu abiatu dira (1,3 milioi euro): kapera, Zapatainen karrika eta bide goxoa.
2021eko urtean 2,1 milioi euro baztertu dira. Haueri esker 2022an inbestimendu handiak eginen dira. Herriaren bizitasuna sustengatuko da, auzoak lagunduz (Urkoiko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Ihauteriak
Zinez ederki joan dira, denbora ederra, jendea alai eta jostatzeko gogoarekin zen.
Hara hemen haurrak Zanpantzarren inguruan dantzan. Hau errea izan da; egia erran ez zuen bizirik irauteko xantza handirik... usaian bezala!
Kantu bat gara: Jon Maia
Bada 30 urte Jon Maia bertsulariak bere lehen kantuak idatzi zituela. Negu Gorriak taldearen "Gure jarrera" diskoarentzat. Geroztik talde eta kantari askorentzat idatzi du...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Ihauteriak
Hazparne eskualdeko ihauteriek aurten hiru egun iraunen dute. Ostiralean hasiko dira Aiherran konferentzia batekin (19:00). Mintzaldi hori deitzen da "Euskal ihauteria eta mundu ikuskera zaharra", Joseba Aurkenerenak du emanen. Ezkia eta Erberuako ikastolak dira antolatzaile.
Larunbatean, egun nagusia eta nasaia, Zanpantzarren karroa Lekorne, Donamartiri, Izturitze eta Aiherratik pasatuta, hiruak et'erdietan arribatuko da Ikastolako aparkalekuan....
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Zer da berri?
Zonbait denboraz, aste guziz solasgai ukanen ditugu seguraski gure herrian gertatuko diren aldaketak. Batzu behin-behinekoak eta beste batzu behin betikoak. Zapatainen karrika berriz idekia da: autoak bi aldetara ibil daitezke. Mementoan, ahal bezain xuxen hartzeko, gurutzatzeko guneak entsegu moldean emanak dira.
Anartean Xapitalia aldean traba ohargarriak badira, bultaka auto metatzeak izaiten dira, jende batzuen kexua eraginez. Bainan obrarik...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Obrak...
Oinezko eta txirrindulariendako lehen gune goxoaren egiteko obrak abiatu dira aste huntan. Bi hilabete iraunen dute: Xapitalia kirol zelaiko parkinetik, Zapatainen karrikaraino joanen da gune hori. Erran gabe doa trabak izanen direla zonbait denboraz, guneka bi aldetara betan ibiltzeko ordez, autoak aldizkatuz ibili beharko dira. Gune horren apailaketa bereziki gazte eta familieri zuzendua da. Obrak apiril erditsutan bukatzekoak dira.
Ate...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Otsaileko oporrak
Heldu dira, eta aldi oroz bezala, buraso askorentzat haurren zaintzearen apailatzeko garaia da. Herriko Josta Lekuak eskaintzen du zaindegia, haurrak aktibitate askoren inguruan abusatzeko, otsailaren 14tik 25era. Hortarako izena eman behar da: hazpandarrentzat otsailaren 7a arte (lehentasuna badute) eta gero tokien arabera, auzo herrietakoak: 7tik 10a arte. Horren egiteko gune huntara joan behar da eta familien atarian sartu
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016