Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Larrazkena, adinekoen etxea
Larrazkena zahar etxean bazterrak kexu dira, mugagabeko greba abiatua da. Egitura hunen zuzendaritza Baionako ospitaleak dauka. Hazparneko langileriak galdegiten dio zuzendariari usuago tokian izan dadin arazoak konpontzeko gisan agertu arau. Bestalde, ospitaleari, Osagarri Agentziari eta Departamenduko Kontseiluari jende gehiago kontratatzea galdegiten die, egoiliarrak hobeki artatzeko gisan. Mementoan dituzten ahalekin pertsona batentzat...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
"Berzikla dezagun"
Honela deitzen da Herriko Etxeak abiatu duen ekintza berria. Irailaren 15a arte, bakotxak etxean duen edo dituen mugikor xahartuak biltzeko asmoa du kanpaina hunek. Gure lehenagoko telefonoeri bigarren bizi baten emaitea da helburua. Deux Sévres eskualdean den "Ateliers du Bocage" lantegiak telefonoak berziklatzen ditu, zailtasunetan den jendea hortan lanean harraraziz, bergizarteratzeko bidean. Telefono bakotxa "garbitua" da eta beharretan diren...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Igerilekuan irakurri
Urririk eta librea da animazio hau, herriko mediatekak eta herriko igerilekuak proposatua, udan agorrilaren 31 arte iraunen du.
-Irakurketa xoko aberatsa bada, 300 dokumentu baino gehiagorekin: eleberri, aldizkari, komiki...
-Jokoetan aritzeko gunea ere familian edo lagun artean jostatzeko.
-Haurrentzat tailerrak (5-9 urte artekoentzat) uztailaren 8, 15, 22, eta 29an (16:00).
Gunea astelehenetik larunbatera...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a
ORKEIA
Lehenik hitz horrek zer erran nahi du? Orkeia da zapatari itxura emaiteko larruaren barnean ezartzen dena. Lehen egurrezkoa zen. Hara beraz joan den astean egin den sar hitzaren aurkezpenaren ondotik, lehen Orkeia zenbakia nola osatua den:
- Zapatagintza Hazparnen: ezaupide historikoak.
- Zurragintza, zer da hori?
- Lantegi nagusien eta langile auzoaldeen mapak.
- Industrializazioaren etorrera: familia kontu bat.
- Ba ote...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a
Hazparneko Historia Batzordea: ORKEIA
Ekainaren 17an, ORKEIA deitu lana aurkeztu du Hazparneko Historia Batzordeak. Huna zer den batzorde horren historia eta lan hortarat eraman duen bidea.
Badu kasik bi urte Hazparneko Historia Batzordeak zapatagintzaren iragana aztertzen hasia dela. Hara nola sortu zen eta nola dabilen taldea: Jean Pinatel orduko auzapezak bultzaturik sortu zen batzordea 1987an, Pierre Ipuyren inguruan. Urteetan lan handia egin zuen artxiboak...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a
Loiolara beila
Duela 500 urte Loiolako Iñaki kolpatua izan zen Iruñako setioan (1521eko maiatzaren 20an). Bestalde, badu 400 urte Xabierreko San Frantses eta Loiolako Iñaki saindutu zituela Gregorio XV Aita Sainduak. Gertakari horien ohoratzeko urte berezia apailatu da. Urte horren barne, egun batean parte hartzea proposatua zaio nahi duen orori, uztailaren 14an eginen den euskarazko beilari esker. Izena eman behar da Aterbe Oneko idazkaritzan. Bidaia 20€ gostako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016