Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a

Hiri erdiko berri - Denak ez dira hasteko uzkur - "Klima" astea

Hiri erdiko berri

Eliza sahetseko parkina mementoan arras itzulipurdikatua da. Erran gabe doa, autoak luzaz hor berean uztea ezinezkoa dela. Komertsant batzu kexu dira eta diote kolektibo bat muntatuko dutela. Ondoko egunetan agertuko da zoin diren talde horren helburu eta nahiak. Dena den, beste batzuk diote hortik pasatzea ezinbestekoa dela, aldaketa batzuen lortzeko eta herriko biziaren harrotzeko.

Horiek hola, joan den larunbatean usaian ez bezala merkatua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Erakasleak behar Gau Eskoletan - Hiri erdia obretan

Erakasleak behar Gau Eskoletan

Sartzea hor berean da eta Gau Eskoletan erakasle eskas gorria da. Hazparnen ere egoera hortan dira eta erakasle izan nahi duen orori ateak idekitzen dituzte. Klaseak Eihartzean iragaiten dira, batzuk egunez, besteak gauean. Giro lasai eta alegeratsua izaiten da. Norbaitek nahi badu hortan lan egin edo ezagutzen badu beste bat hortan artzen ahal dena, deitu dezala 06-83-30-54-06 zenbakia edo ondoko helbidera idatz


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Herriko kontseiluko berri - Ezkia ikastolak 50 urte - Zine-eztabaida

Herriko kontseiluaren bilkura

"Biharko Herri Ttipi" programan sartua da Hazparne eta ondorioz hartzen diren erabaki gehienak sail hortan barne dira. Programa hori bost sailetan banatua da:

- Diren bizitegien berritzea eta hutsak direnak berrerabiltzea.

- Herrian komertsioaren bultzatzea.

- Toki goxo batzuen sortzea herri landaretsu eta baketsu batean.

- Herri bizi, kirolzale eta herritarra egin.

- Ondarearen ezagutaraztea.

Sail...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a

Elkartasunezko garraioa - Erretzeko egurra - Ondarearen Egunak - Erakusketa

Hazparne eskualdeko elkartasunezko garraioa

2020ko uztailean sortu zen elkarte hau. Bakarrik eta zokoratua bizi den pertsona ororen laguntzea du helburu. Hortan parte hartzeko auto eta denbora piska bat ukaitea aski da. Zahar ala gazte, hitzordu batetara joaiteko, norbait bisitatzeko, erosketak egiteko... Mugitzeko arrazoiak anitzak dira eta laguntza hori hartzen duenarentzat funtsezkoak. Jakin behar da elkarteak, asurantza eta ordainketa guttien bat emaiten duela....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Herriko sozial zentrotik - Gau Eskola - Kontzertua - Erakusketa - Elgar Oinkaren ikusgarria

Herriko sozial zentrotik

Urtero, herriko sozial zentroak erretretatuei proposamen hau egiten die: Baionako Scène Nationale elkarteak antolatu ikusgarrietatik hiruetara molde berezian joaitea. Dantza, musika eta antzerkia ikusgarriak prezio apalean eskainiak dira eta garraioa kitorik da, harat joaiteko. Tokien kopurua mugatua da. Hortaz gehiago jakiteko Elgar Zentroan eginen den bilkura huntara joan behar da: irailaren 20an (14:30) Elgar Zentroan lehen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a

Elkarteen foroa - Igerilekua - Mahai joko - Elgar Oinka - Larrazkena zahar etxea

Elkarteen foroa

Eskolen sartzearekin bururatzen da urtero udako garai berezia. Bukatuak dira ostiral gau lasaiak, merkatu alaituak... Usaiako aktibitateak berriz abiatu dira eta elkarteek usaiako ausagailuak proposatuko dituzte. Zer hauta jakiteko, heldu den larunbatean (irailaren 3a), goizeko bederatzietarik oren bata artean Mendeala gelara joan behar da.Han aurkituko dira herrian diren elkarte guziak, bakotxak berea aurkezteko. Bakotxak bere mahaia ukanen baitu,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016