Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Pierre Espil mediatekan
Nazio Batuen erakundeak aldarrikatu bezala,"2022, nazioarteko berinaren urtearen" kari, mediateka, Hazparneko herria, Carmaux-ko berinaren museoa, Hazpand'art artista elkartea eta hondarkinen tratamendurako Bil ta Garbi sindikatuak hauxe proposatzen digu azaroaren 19a arte Pierre Espil mediatekan, usaiako idekitze tenoreetan:
- Berinaren historiaren erakusketa ibiltaria,
- Arte erakusketa, artista berinagile zenbaiten...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Bi liburu
Ximun Xori ou le cul du cow boy
Honela deitzen da Anne-Marie Michaud Duhour andereak idatzi azken liburua. Hunen aita, Ximun Duhour, Hazketa Xoriatean sortu zen, 1922ko apirilaren 22an. Ikasketak seminarioan egin zituen eta asko idazten zuen. Biziaren gora behereri esker bere espos laguna ezaguturik Marokon bizitzera joan zen, bere emaztearen familiak han zuen etxalde batean laborari. Bainan Marokon, 1973an, erregearen manuz,...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Elgarrekin klimaren alde
Egin molde egokiak lortuz"Déclics énergie-eau" deitu erronkan parte har ezazu. CPIE egitura (Ingurumenaren Aldeko Iniziatiben Zentro Iraunkorra), elkarte askoz osatua da. Aurten ere Euskal Elkargoaren sustenguarekin energia eta ura izarian erabiltzea bultzatu nahi du, 2022ko abendutik, 2023ko apirilera iraunen duen ekintzarekin.
Zer desafio mota da? Energia eta uraren kontsumoa %8z apaltzea, fakturak araberan apalduz ere.
Nola?...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Etxe bizitzen hobetzeko operazio programatua
Euskal Elkargoak etxe bizitzen berritzea bultzatu nahi du eta hortarako Hazparnen dispositibo berezi bat plantan ezarri nahi du. Dispositibo horrek jabeak laguntzea du helburua, kitorik, baldintza batzu bete geroz diru laguntzak ere lortzen ahal dira obrak egiteko.
Operazio berezi horren bideratzeko, galdezketa bati esker herriko beharrak zoin diren jakin nahi da. Diagnostiko xuxen baten egiteko herritarren galde eta...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Buru osasuna
Buru osasunari buruzko informazio astearen karietara, herriko medikuntza sozial zerbitzuek, aisialdi zentroak eta mediatekak gomita berezia luzatzen dute. "Nere buru osagarriarentzat, ingurumena zaindu" gaiaren inguruan erakusketa bat muntatu da mediatekan. Gai hori hor tratatua da eta ostiral arte ikusgai da (16:00À¢Æ''18:00).
Munduko pilota xapelketa eta JP Choribit
Choribit gela ardura aipatzen dugu kaseta huntan,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Ikastolak 50 urte
Urtemugaren ospatzeko antolatu gertakarietan hara bat arrunta ez dena: Antso Azkarra edo Miramolinen esmeralda deitu antzerkiaren emanaldia Hazparnen, urriaren 15ean, Mendeala gelan. Antzerkia Makeako Jostakin elkartearen 20 urtekari muntatu da. Ezkia ikastolan ikasle egon diren gazteak dira horko jokolari gehienak, Peio Berterretxe taula zuzendaria barne.
Antzerkia bera, Antton Lucuk idatzia du, duela 25 urte, gertakari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016